Lehen “Laguntzaileen ostatua”

Urte hastapen honetan, Haizpean zahar etxeak, familien sostengurako bere politikaren harira, orain arte inoiz egin ez zuen jardun bat antolatu du: laguntzaileen ostatua. Horrek solas eta formaziorako tarteak eskainiko dizkie mendeko den edo eritasun neuroebolutiboa duen senideren bat laguntzen duten laguntzaileei.

Halatan, zahar etxeko lantaldeak, Erretreta Asuntzarako eta Lan Osasunerako Kutxaren (CARSAT) eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren laguntzaz, lehen topaketa hori emanen du plantan 2022ko urtarrilaren 25 asteartean, 14:30ean, Armatondo karrikaren 79 zenbakian; horretarako, lehendik hitzordua hartu behar da. Aski duzu honako e-helbide honetan izena ematea: 

Zein helburu ditu sostengu baliabide horrek?

Laguntzaileak giro atsegin eta beroan hartu nahi ditu eta haiei adi izateko eta mintzatzeko aukera emateko lekua eskaini nahi die. Autonomia galtzen ari den eta, halere, etxean bizi den norbaitetaz arduratzen diren senideei atseden aldi bat eskaini nahi die ere. Esperientziei eta gogoetei ere leku eginen zaie ahalmen urritasunaz, patologietaz, eritasun neuroebolutiboetaz, lurraldean dauden baliabideetaz mintzatuz.

2022ko ekaina arte 12 saioren plangintza eginen da. Akidura gerta ez dadin dauden tresna baliagarriak eta aholkuak ere eskainiko dira. Profesionalak ere izanen dira topaketa horietan, beren gaitasuna eskaini eta parte hartzaileek dituzten galderei erantzuteko.

Antolatuko diren saioetako bakoitzak dirauen artean, zahar etxean hartuko dira senideak. Adinekoak animazio taldearekin batera jardunetan parte hartzera gonbidatuko dituzte edo lasaiki hatseden hartzera.

Harremanetarako:

  • Clémentine Foll – Psikologoa – 05 59 01 10 30 astelehen eta astearteetan, 10:00etatik 12:00etara / 14:00etatik 18:00etara
  • Mathieu Ribaute – HAIZPEAN ZAHAR ETXEAREN zuzendaria – 05.59.01.10.30

Navigation de l’article