Avenida zubia berriz irekitzea

Kotte Ecenarro auzapeza eta J. Antonio Santano Irungo alkatea topatu dira, egun, abuztuaren 28an, Avenida zubiaren irekitzea ofizialki egiteko, 2018aren hondarraz geroztik hilabete luzeak hetsirik izan ondoren konponketa lanen egiteko.

Hor aipatu dituzte bi zinegotziek zubi horretan gertatu diren hainbat gertakari seinalatu eta historiko, zubi hori pasabide ia ezinbestekoa izan baita orain dela zenbait hamarkadatan… oreka-orekan da zubia modernotasunaren eta tradizioaren artean, iraganaren eta orainaren artean, bai eta etorkizunarekin ere, geltoki auzoan egin bidean diren antolaketak direla eta.

Oinezkoak eta txirrindulariak berriz ibili ahalko dira, beraz, zubi horretan; berriztapena lehen zen bezalaxe utziz egin da; hemendik goiti, zubiaz gain, badiako bideko zaldaina ere erabiltzen ahalko da Intzuratik Kanetaraino.

Zubia 1911n eraiki zuten eta 2,2 milioi euroko sendotze lan horiek Irungo udalak, zubiaren jabea delarik, ordaindu ditu.

Navigation de l’article