Azken gomendioak martxoaren 15 eta 22an bozkatzera joateko

Bozkalekuen zabaltzea

Bozkalekuak goizeko zortzietan zabalduko dira eta 18etan hetsiko

Nortasun agiri bat behar da eraman

Hautes egunean, nortasun agiri bat aurkeztu behar duzu eta, ahal bada, hautesle txartela ere bai. Bozkatzeko unean nor zaren erakusteko, honako dokumentu hauetako bat aurkez dezakezu:

  • Nortasun txartel nazionala (indarrean edo 5 urte gabe epez kanpo)
  • Pasaportea (indarrean edo 5 urte gabe epez kanpo)
  • Legebiltzarkide txartel argazkiduna (indarrean), legebiltzar baten lehendakariak emana
  • Tokiko hautetsi txartel argazkiduna (indarrean), Estatuaren ordezkariak emana
  • Osasun txartel argazkiduna
  • Gerlari txartel argazkiduna (indarrean), Gerlari Ohien eta Gerlaren Biktimen Nazio Erakundeak emana
  • Elbarritasun txartel argazkiduna (indarrean), edo gizarteratze mugikortasun txartel argazkiduna (indarrean)
  • Estatuaren funtzionario txartel argazkiduna (indarrean)
  • Armada agintariek eman nortasun txartel argazkiduna edo zirkulatze txartel argazkiduna (indarrean)
  • Gidabaimena (indarrean)
  • Ehizaren eta Basa Aberediaren Nazio Erakundeak eman ehiza baimen argazkiduna (indarrean)
  • Auzi kontrol bati loturik, nortasun agirien ordez nortasunaren froga emateko emaniko frogagiria (indarrean),

Hendaiak 8 bozkaleku ditu

Zure bozkalekua zein den jakiteko  

Herri Hauteskundeetarako antolatu osasun urraspidea

Koronabirus epidemiaren arriskua kontuan hartuz, Barne Ministerioak zirkular bat igorri die auzapezei bozkalekuetan hartu beharreko higiene neurriak argitzeko.
Testu horrek honela dio: “bozkaleku bakoitza jende nahas-mahas handirik luzaz ez izateko gisan antolatu behar da”. Hautesleak “bere ibilbide osoko une bakoitzean”, beste pertsonengandik gutxienez metro batera kokatzen ahalko dira.

Bozkaleku bakoitzean jokamolde egokiak ekarri behar dira gogora. Bestalde, bozkaleku bakoitzean eskuak garbitzeko ura duen lekua izan beharko da edo, gutxienik, gel hidroalkoholikoa eskuragarri duena.
Bozkalekuak sistematikoki garbituko dira bozkaren aitzinetik eta ondoren, lixiba urarekin.

Azkenik, bolaluma urdina eraman ezazu izenpetze erregistroan sinatzeko

Navigation de l’article