Baratzean pestizidarik gabe aritzea mila bider hobea da nire osasunerako eta planetarenarentzat ere

Zure osasuna eta ingurumena babesteko, pestizida kimikoen erabilerari buruzko araudia aldatu da.

Jadanik ezin duzu erosi, erabili ez eta metatu ere…

Norbanakoak, baratzezain amateurrak… 2019ko urtarrilaren lehenaz geroztik ezin duzue jadanik ez eros, ez erabilii ez eta metatu ere baratzean aritzeko edo belarrak hiltzeko pestizida kimikoak.

2017. urteaz geroztik jadanik ari da zuen Herriko Etxea berdeguneak, karrikak edota jendeentzako ibilekuak pestizidarik gabe zaintzen.

Badira bestelako aterabideak!

Baratze natural eta orekatua baratze azkarragoa da! Honako hauek egin ditzakezu:

  • tokiko landareak landatu, orientazioaren eta lurraren nolakoaren arabera
  • elkarren ondoan eman elkar laguntzen duten landareak
  • eritasunen eta suntsitzaileen aurka egiteko, landare eta abere lagungarriak erabili
  • bioaniztasuna lagundu, landare motak aldizkatu, landareak bioerasotzaileetatik lastoz babestu

Kimiko ez diren aukerak eta biokontroleko produktuak aterabide eraginkorrak dira arazoei aitzina hartzeko eta, beharrik balitz, tratatzeko. Biokontroleko produktu egokituak balia ditzakezu, une egokietan, bioerasotzailearen garatze egoeraren eta klima baldintzen arabera.

Baratzean pestizidarik gabe aritzeko aholku eta aterabideak honako webgune honetan dituzu: www.jardiner-autrement.fr (leiho berria)

Zure pestizidak ekar itzazu!

Bidoiak, botilak, flaskoak, espraiak eta bestelako edukiontziak, hala hutsik nola zikin edo pestizida hondar zerbaitekin, hondakindegira eraman behar dira edo aldi bateko bilketa lekuetara, ahal balitz, jatorrizko bilkarian.

Ez dira, inolaz ere, zikinontzira bota behar, ez eta hodietan hustu ere.

Hondakindegia Txakamartegia bidean dago (mapa interaktiboa frantsesez – leiho berria)

Bioaniztasunerako Frantziako Agentzia

Bioaniztasunerako Frantziako Agentziari buruz gehiago jakiteko (leiho berria)

* Pestizida kimikoak, produktu fitofarmazeutiko ere deituak, landareak babesteko baliatzen dira. Belar hilgarriak, fungizidak, intsektu hilgarriak, akaro hilgarriak, bareen aurkakoak…
Biokontroleko pestizidak, arrisku urrikoak eta laborantza biologikoan erabil daitezkeenak, baimendurik dira beti.

Navigation de l’article