Hendaiako Herriko Etxeak eta Valentin HaÜy elkarteak (ikusmen urrikoak) esperientzia berezia proposatzen dizuete ahalmen urritasunaren astean: jakiak begiak estalirik ezagutzea!
Bakartxoko ostatuan
Bazkari hori 2019ko apirilaren 12an, ostiralarekin, eginen da, 12:30ean Bakartxoko ostatuan, Pellot karrikan. Bazkariaren prezioa (guztia barne): 25 €.
Ahalmen urritasunaren lehen astean hainbat egoera (aulki gurpildunak, begiak estaltzea, belarriak tapatzea…), entseatu ziren bezala, aurten, egoeran kokatzeko “begiak estaliriko bazkaria” dugu.
Egiazko egoeran kokatuz uler dezakegu nolako zailtasunak dituzten ezintasuna bizi duten pertsonek.
Bazkarian ikusmen urriko pertsonak izanen dira eta aitzinetik erreserba egin behar da.
Apirilaren 10 baino lehen erreserba ezazu
Zure bazkaria apririlaren 10 baino lehen erreserba ezazu, otoi, Bakartxoko ostatura telefonatuz +33 (0)5 59 56 39 31