Belaunaldiarteko harremanak Hondartzako eskolaldi inguruko harlekukoen eta Hendaiako Sénioriales egoitzako egoiliarren artean

Eskolaldi inguruko jardueren harira, Hondartzako lehen mailako eskolaren harlekua engaiaturik da, 2022ko urriaz geroztik, lehen mailako lehen urtetik laugarren urte arteko haurren eta Hendaiako Sénioriales egoitzako egoiliarren arteko harreman proiektu batean.

Animatzaileek lagundurik, haurrek eta adinekoek bideo bana egin dute egitura bakoitzean, zeinetan jende guztiak aurkezten baitira, bai eta dituzten bizi inguruneak eta nahiago dituzten jarduerak.

Gero, Sénioriales egoitzako animatzaileak plantan eman padlet (solas birtualetarako tresna) deitu tresna baten bidez mintzatu dira elkarrekin.

Haurrek mahai jokoak sortu dituzte eskola jantokiko animazio aldian.

Eta aste honetan, eguerdiko atsedenaldian, adinekoek eta haurrek «buruz buru» elkar ezagutu dute hondartzako lehen mailako eskolan, eta giro atseginean izan dira, tarte batean, haurrek sorturikoekin jostatuz.

Berantesten dute jadanik ekaineko hurrengo topaketa! Orduko horretan, Hendaiako Sénioriales egoitzan topatuko dira.

Navigation de l’article