Bero da, biziki bero

Météo France-ek bero handiko alerta bota du heldu den igande arte.

Ekainaren 17a, ostirala

Pirineo Atlantikoko Prefekturak galdeginik, atzotik, Hiriak bere Udal Zaintza Plana aktibatu du, heldu diren egunetako bero handiaren kudeatzeko. Neurri arautu guziak plantan ezarriak izan dira eta GEUZak neurri berezi bat egin du, hau da, arriskupeko pertsonen erregistro izendatu bat sortu du. GEUZak jarraipen erregular bat segurtatuko du pertsona bakartuentzat, izan adinagatik, urritasunagatik edo bizimolde berezi batengatik ahulduak direnentzat. Bero handiko garai honetan, heldu den asteetan berriz gertatu daitekena, zu ere inskriba zaitezke edo zure hurbileko bat inskri dezakezu GEUZera hurbilduz, telefonoz 05 59 48 23 10edo mezu elektrinoaren bidez  Adierazi beharko duzu zure edo zure hurbilekoaren izena, abizena, telefono zenbakia eta helbidea.

GEUZa erne egonen da asteburu honetan telefonoz, usaiako zenbakira deituz (ikus gorago).

Bero handi honekin, hondartzara joateko gogoa pizu zaizu behar bada bainatzeko helburuarekin. Kasu eman eta segitzen duten agindu horiek segi itzazu:

BAINATZEA: KASU EMAN BERO HANDI HONEKIN!

5 OROITZE ITOTZEEN SAIHESTEKO :

  • Bainatze gune zainduak abantaila ezazu.
  • Burua busti ezazu, lepoa eta tripa ere bai, PROGRESIBOKI uretara sartuz.
  • Ez bainatu bainatze gune debekatuetan.
  • Bainatu aitzin, ez eman zure burua gehiegi eguzkitara.
  • Alkolik ez kontsumitu bainatu aitzin.

XOK TERMIKOARI KASU EMAN!

Erne egon ura eta airearen tenperatura desberdintasunari.

Zergatik? Xok termikoa arriskatzen ahal duzu: konortea galtzen ahal duzu eta ondorioz ito zaitezke.

Zein dira abisu keinuak? Arranpak, hotzikarak, ikusmen edo entzumen arazoak, buruko mina, azkura, zorabio sentsazioa edo akidura intentsiboa.

Nola erreakzionatu xok termiko baten kasuan?

  1. Eskuekin keinuak egin eta laguntza galdegin.
  2. Uretik atera fite eta berotu zaitez.
  3. Seinaleak ez badira fite desagertzen, sokorriak dei itzazu.

URGENTZIAKO DEI ZENBAKIAK: 15 – 18 – 112

Ekainaren 15a, asteazkena

Alerta honek zer dio Pirinio Atlantikoetako departamenduari buruz?

Bero handiko ernetasuna kolore horiz da tenperatura gorengatik, gainera, bero handi hori azkartu beharko litzateke heldu diren egunetan 30°C ko tenperatura arte.

Ostegunetik goiti tenperaturak goruntz joanen dira, hau da, barnekaldean 4 eta 6°C artean igoko dira eta kostaldean 8 eta 10°C-ren artean, 36 eta 39°C-ra iristen ahalko dira.

Ostiralean, tenperaturak oraino igoko dira, beroaldi honen egun beroena bilakatu arte: gaueko tenperaturak gora egonen dira, Indize Bio Meteorologikoaren mugetatik gertu izanen dira (19 eta 21°C artean); arratsaldean, askotan 37 eta 40°C arte igoko dira tenperaturak.

Ostirala eta larunbata arteko gaua bero izanen da, aitzinago errandako tenperaturen inguruan.

Jestu onak

Giza gorputza berotasunari jarria delarik, erregulazio termiko mekanismo bat aktibatzen du tenperatura igotzearen konpentsatzeko (izerdia, odol jarioaren emendatzea, etab.). Gertatzen ahal da termo erregulazio mekanismo hori gainditua izatea, eta, ondorioz, berotasunari lotuak diren patologia batzuk agertzea buruko mina bezala, baita, gohaindurak, arranpa muskularrak, deshidratazioa ere. Arriskurik larriena berotasun kolpe baten ukaitea da, heriotza kausatzen ahal duena.

Zure osasunaren gaineko arriskuak berotasunaren lehen egunetik agertzen ahal dira.

Jestu sinple batzuk istripuak saihesten ahal dituzte. Gorputzaren oinazeak AITZIN prestatu behar da, nahiz eta jestu horiek xehekeriak bezala agertu.

Beroaldi garai honetan, babes zaitez.

  • Gune fresko batean egon
  • Ura edan
  • Alkohola saihestu
  • Behar bezala jan
  • Kanpoko leihoak hetsi egunean zehar eta leihoak ireki gauean
  • Gorputza busti ezazu
  • Zure hurbilekoen berriak hartu
  • Indar gabeko aktibitateak egin
  • Aldi txar baten kasuan, 15era dei ezazu

Informazio gehiagorako

Erreferentziazko webgunea aro iragarpenentzat: https://meteofrance.com/

Meteo alerten segitzeko:

Osasun kontseiluak: https://solidarites-sante.gouv.fr/sante-et-en vironnement/risques-climatiques/article/vagues-de-chaleur

 

Navigation de l’article