Urtero egin ohi den biztanleriaren zati baten errolda 2020ko urtarrilaren 16, ostegunarekin hasi eta otsailaren 22, larunbatarekin bukatuko da.
Herriak kontratatu eta txartel ofiziala daramaten 5 erroldatzailek eginen dute datuen bilketa. Aurten erroldatzekoak diren biztanleei postontzian informazio gutun bat utziz eman zaie horren berri.
INTERNET BIDEZKO ERROLDA ERRAZ EGITEN DA
Konektatzeko behar dituzun kodeak emanen dizkizu erroldatzaileak, errolda linean egin dezazun Le-recensement-et-moi.fr. webgunean. Ezin baduzu linean erantzun, paperezko galdetegi bat emanen dizu eta ongi datorkizun unean etorriko zaizu berriz haren xerka.
ERROLDATZEA SEGURUA DA
Zure datu zeureak babesturik dira!
Informatika eta Askatasunen Nazio Batzordeak (Cnil) onartu prozeduren arabera egiten da errolda. Insee erakundea da galdetegiak landu ditzakeen erakunde bakarra eta anonimoki behar du egin. Horrek ezin du, beraz, administrazio edo zerga kontrolik ekar.
Zure izena eta helbidea behar dira bakarrik, behin baino gehiagotan zenbatu ez zaituztela ziurtatzeko. Informazio horiek ez dira datu baseetan erregistratzen.
Galdetegiak ikus ditzaketen guztiek (haien artean erroldatzaileek) lanbide sekretua gorde beharra dute.
Errolda urririk da. Ez ezazu erantzun dirua eskatzen dizuten webguneetan.
Abegi ona egiezu, otoi, erroldatzaileei. Erroldari esker egokitu liteke jardun publikoa biztanleen beharretara. Halatan, bada, nor bakoitzaren parte hartzea funtsezkoa da!