Parte hartze bidezko aurrekontua: hondartza kiroletako zelaiak inauguratu dira.

Hondartza kiroleko zelaiak kokatzea izan da Herriak 2021eko otsailean abian eman zuen parte hartze bidezko lehen aurrekontuaren harira gauzatu den lehen proiektua.

Zortzi hilabetetan zehar, jarraipen batzordeak eta udal zerbitzuek aztertu dute zenbateraino ziren teknikoki, juridikoki eta dirutan egingarri aurkeztu ziren 65 proiektuak eta gero haietan 25 proiektu eman zituzten hendaiarren bozetara.  826 herritarrek eman zuten iritzia eta 10 proiektu hautatu ziren iragan azaroaren 26an. Ekintza horiek 2023 bitartean gauzatuko dira eta Herriak bozkatu zuen 200 000 €ko diru kopuruari esker ekin ahal izan zaie.

Hondartza kiroleko 4 zelai Hondartzaren Zokoburu aldean

Sarituriko 10 proiektuen artean, «Hondartza kiroleko zelaiak» proiektua 6. izan zen herritarren bozketan. Proiektuaren eramailea Eric Brouette da, Departamenduko Boleibol Batzordearen izenean; proiektua Mathieu Conan «Bask Beach Tennis» elkartearen buruaren ekarpen teknikoarekin aberastu da. Hondartzako boleibol, hondartzako tenis eta futbol boleibol 4 zelai daude eta materialaren guztizko kostua 4963 € ZB da

Urraspidearen benetako asmoa gizartearen interesa da eta bete-betean gauzatzen da egikari horretan. Izan ere, zelai horiek, Departamenduko Boleibol Batzordeak eta Bask Beach Tennis elkarteak kudeatzen dituzte eta herritar ororen erabilerarako izanen dira. Nahi duenak balia ditzake, aitzinetik erreserba egin beharrik gabe. Erabili nahi dituenak bere material berea ekarri besterik ez du: boleibol baloiak, tenis erraketa eta pilotak eta badminton pilotak. Urte aldi baterako izanen dira kokaturik, hau da, Bazko oporretako lehen egunetik Omiasainduko oporren azken eguna bitartean.

Zelai horiek herritarren kirol jarduna sustatzera datoz, bai eta Herriak 2020ko urrian eskuratu zuen «Jokoen Lurraldea 2024» labela hornitzera.

Proiektu horretan, besteetan bezala, elkar aditzean gara beti, 2021eko azaroaren bukaeraz geroztik, proiektu eramaileen, zerbitzuen eta hautetsi erreferenteen artean, igurikatua den gauzatzea lortu nahiz. Gainerako 9 proiektuak bide onetik doaz, hau da, itsas hondakinetarako ontziak kokatzea, tokiko erle beltzaren salbatzen laguntzeko baliabidea, Txingudi badiako eta laket portuko plastikozko hondakinak jasotzea, emaitzetarako etxola eraikitzea, jatekoa ematen duten zuhaitzen landatzea, oinezkoen pasabideak artelan bihurtzea, belaunaldiarteko kanpoaldeko leku publiko/jostaleku estali baten antolatzea eta lurbeltzaren bilketa plantan ematea.

Erran dute

“Atsegin handiz inauguratzen dut instalazio hau kirolzale anitzentzat hautazkoa den leku eder honetan. Hondartzak ororentzako kirolerako urririkako hornikuntza berri batez hornitzen da. Hendaiarrentzat hondartza are eta bereago egiteko manera berri bat da, bertan osasun kirola edota aisialdi kirola jadanik erruz egiten direlarik”. Kotte ECENARRO, Hendaiako Herriko Etxea.

“Lehen instalazio honek erakusten digu ez zela batere erraza parte hartze bidezko lehen aurrekontu horren proiektuak gauzatzea. Bilkura anitz behar ukan ditugu eta hautsi-mautsi anitz Estatuarena den lur batetan leku egokia, beste jardunetarako kaltegarri izanen ez zen eta Zokoburuko harea-muinoetatik behar bezain urrun zen leku egokia, atzematera heltzeko”. Ganix GRABIERES, Parte hartze bidezko Demokraziaren eta Ingurumenaren arduradun auzapezordea

“Bozkariobide zait instalazio hau, azkartzen baitu ororentzako kirolarekin dugun engaiamendua bai eta Jokoen Lurraldea 2024 labelaren harira ere. Hornikuntza hau hondartzako boleibola sustatzeko abantaila berri bat da ere, eta, kirol olinpikoa denez, Hendaiarekin interesatuko diren kirol selekzioak erakar ditzake horrek, Jokoak prestatzeko zentro labela eskuratu baitugu”. Jean-Michel ARRUABARRENA, Kirol eta Gazteria auzapezordea.

“Egiazko plazerra zait hendaiar bizitzaren loratzean parte hartzea. Departamenduko Boleibol Batzordearen engaiamendua da ere Euskal Kostaldean boleibola eta hondartzako boleibola garatzea”. Eric BROUETTE, proiektuaren eramailea eta Departamenduko Boleibol Batzordearen kidea

“Hondartzarik hoberena da halako kirolean aritzeko. Hondarra bikaina da. Eskerrak eman nahi dizkiot Hendaiako Herriari egikari honengatik”. Mathieu CONAN, Bask Beach Tennis elkartearen burua

Navigation de l’article