Claire Lambert eta Louisa Raddatz, arte elkarsorkuntza egonaldian Abadia eremuan

IEZI Euskal Itsas Bazterra elkarteak gidatzen duen Nekatoeneako artista egonaldia 1998. urtean sortu zuten Itsas Hegiaren erakunde babesleak (Abadia eremuaren eta hango eraikinen jabea), Hendaiako Herriko Etxeak (gune osoaren kudeatzailea) eta Akitaniako Kultura Ekintzen Eskualde Zuzendaritzak (DRAC), batera zuten asmo batek bultzaturik.

Hartara, urtero, hainbat unibertsotako hainbat artista hartzen dira, Abadia eremuaren erdi-erdian, aste zenbaitetik 3 edo 4 hilabete arteko sorkuntza edo bitartekaritza egonaldietan.

Irail honezkero, Louisa Raddatz eta Claire Lambert, artista/bitartekari bikote bat, interes handiagoa duena zuhaitzekin eta lur azpian gertatzen denarekin dugu egonaldian, eta interes horri jarraikiz, «sous» (azpian) deitu proiektu bat garatu dute, Abadia eremuko sagardi babestuaren bioaniztasunaren inguruan antolatua.

Sorkuntza/bitartekaritza egonaldi oso interesgarri horrek Hendaiako ama eskolako ikasgela bat lotu du proiektura, bai eta Trait d’Union elkarteko guraso/haur talde bat eta heldu zenbait ere, egonaldiak iraun duen bitartean banatu diren lantegietan.

Mendi Zolan kulturgunea ere proiektura loturik

Mendi Zolan-en proposatu diren parte hartze bidezko lantegien ondoren, iragan urriaren 29 ostiralean, eskola oporraldia baliatu eta bi artistek eta Elke Roloff, IEZI elkartearen kultura bitartekariak jende guztiak gonbidatu dituzte “Nekatoenea, ateak zabalik” arratsalde batera; guztiekin egin lanaren zenbait elementu erakusteko aukera ukan dute hor, eginiko urraspideak azaltzeko, bai eta, beharbada ikusgarri ez dena, beharbada gogoan ez duguna, ikusgarri egiteko aukera ere, noski.

Arratsalde erdian, bertan Ganix Grabières, ingurumenaren ardura duen auzapezordea zela, egonaldi eder horri hetsiera emateko, keinu sinboliko bat egitera egin zaie gonbita bertan ziren guztiei, alegia, zuhaitz bat landatzeari. Haur zenbait ahalegindu dira Luca Paitreault-i, eremua eta sagardia egunerokoan zaintzeko Herriak kontrataturik dituen itsas hegiaren zaintzaileetako bati, laguntza handia eskaintzen.

Artisten lana azaroaren 25 arte ikusi ahalko da, hitzordua hartuz. Izena emateko, Elke Roloff, IEZIren arte eta kultura egitekoaren arduradunari idatzi behar zaio, honako helbide honetara:

Nekatoenearen artista egonaldiak eskainiko duen hurrengo hitzordua azaroaren 5 ostiralean izanen da, 18:30ean, Christophe Clottes-en soinu emanaldi baterako eta haren 2020ko egonaldia azaltzen duen “domaine-corps-étendue” argitalpenaren aurkezpenerako. Orori zabalik.

Navigation de l’article