Dantza dutea, maiatzaren 31 asteartean

Herriak adinekoen alde daraman politikaren harira, bakardadearen aurka borrokatzeko, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak dantza dutea antolatu du; animatzailea «Duo Élégance» elkartea izanen da, saltsa, baltsak, rocka, tangoak eta beste areto dantzak eskainiz… maiatzaren 31 asteartean, 15:00 orenetatik goiti, Gaztelu aretoan.

Arratsalde horretako saioa gazteei ere zabalik da, gizarte lotura, jendarte ona eta harremanak sustatzeko.

Hara beren kabuz joaterik ez duten adinekoei garraioa eskainiko zaie, urririk; izena ematean eskatu beharko dute garraio hori, honako telefono honetan: +33 (0)5 59 48 23 10.

Dantza arratsalde horretarako ahalbait ongien prestatzeko, Aizpurdi Lanbide Lizeoak ile apainketa zerbitzua tarifa oso onetan eskaintzen dizu, maiatzaren 31 asteartean, goizeko 9:30etik goiti. Horretarako, aski duzu lizeora zuzenean deitzea: +33 (0)5 59 20 72 10.

Navigation de l’article