David Pla Martin jaunaren egoerari sostengua erakusteko elkarretaratzea

Horren beldur ginen eta gertatu da jadanik, David Pla Martin jauna atxilotu berri baitu frantziar poliziak espainiar agintarien eskuetan uzteko.

Justiziaren erabaki hori iragan abenduaren 18ko herri biltzarrean eztabaidatu genuen eta biltzarrak aho batez eskatu zien frantziar agintariei utz ziezaioten Pla Martin jaunari Hendaiako bere etxean bizitzen jarraitzen.

Auzapez jaunak herritar oro deitzen ditu arrats honetan, otsailaren 13, ostegunean, 19 orenetan bil daitezen Herriko Etxearen aitzinean hendaiarrok geure sostengua erakuts diezaiogun David Pla Martin jaunari, erabaki hori ulertezina baitzaigu mugaren bi aldeetan bakegileak taigabe Euskal Herriko egoera baketzeko ahalegin betean ari diren une honetan.

Navigation de l’article