Eguberri animazioz betea

Turismo eta Merkataritza Bulegoaren lantaldeak urte amaiera eder-ederra antolatu dizue. Opariak eta berrikuntzak dituzue eskura 2019ko abenduaren 9tik 2020ko urtarrilaren 5a bitarte.

2019ko UNE NAGUSIAK

ABENDUAREN 7TIK URTARRILAREN 5ERA

Bira-bira batek hartuko ditu, giro goxoan, haurrak eta gurasoak. Egunero ibiliko da, goiz eta arratsaldez, Gaztelu Zahar frontoian.

2019KO ABENDUAREN 9TIK 2020KO URTARRILAREN 3RA

Merkataritza hamabostaldia antolatu da herrian, Hendaia Merkataritzaren opari txeketan 1000 € irabazteko! Zozketa 2020ko urtarrilaren 3an, ostiralarekin, eginen da, 17 orenetan.

ABENDUAREN 21ETIK ABENDUAREN 29RA

Eguberri herrixkak arratsaldero hartuko zaituzte, haur eta nerabeentzako animazioekin: autotxo elektrikoak, egitura puzgarria, gurpil-ohol elektrikoak, xaldi ibilaldiak, joko erraldoiak eta sumo jokoak! Tarifa: 1 € haur bakoitzaren jarduera bakoitzerako – Arratsaldetan zabalik. Hetsirik abenduaren 25ean eta urtarrilaren lehenean. Ahozuri direnek gozagarri azukretsu edota gaziekin har dezakete bertan atsegintxo bat pausaldi batean.

ABENDUAREN 29 IGANDEA

Zatoz zure ahalak gainditzera:

  • 6,5 km luze den Hendaiako hiri trail lasterketaren 3. aldira! Abiapuntua Gaztelu Zahar frontoia izanen da, 10:00etan. Haurrentzako lasterketa 9:45ean abiatuko da. Argibideak Kirol Zerbitzuan – Tel. 06 71 27 76 05

  • Eguberriko bainualdira, 11:00etan; gero txokolate beroa.

Haurrek Bizarzurirentzako beren gutunak Turismo Bulegoan dagoen postontzian eman ditzakete abenduaren 10 arte.

EZ HUTS EGITEKOAK!

ABENDUAREN 7 LARUNBATA

«Oscar le clown»ren ikuskizuna eginen da Errepublika plazan, 15:15etik goiti, txikien atseginerako.

ABENDUAREN 14 LARUNBATA

Erakustaldi liluragarri batek zeharkatuko du Hendaiako herribarnea! 17:30ean erakustaldiaren abiatzea Gaztelu-Zahar frontoitik.

ABENDU OSOAN ZEHAR

  • Sorkuntza lantegiak, animazioak eta ikuskizunak proposatuko zaizkie haurrei.

  • Herria abenduaren leheneko igandetik goiti argiztatuko da

BERRIKUNTZA: EGUBERRI PASTIZEN LEHIAKETA

Abenduaren 23an, astelehenarekin, 16:00etan, Gaztelu-Zahar frontoian. Sukaldarigai gazteentzako lehen lehiaketa!

Egitarau osoa hemen:  www.hendaye-commerces.com


			

Navigation de l’article