Eguberriko magiaren gisako merkatua

Eguberri besta urrats handitan datorkigu. Bi urte berezi bizi ondoren, Udal Besta Batzordeak, abenduaren 11n eta 12an Gaztelu Aretoaren atarian eta barnean eginen den Eguberriko azoka batean topa gaitezen proposatzen dizue.

Hiri barneko besta une horrek tokiko eskulangileen antzearen aberastasun handia ezagutzeko aukera emanen digu.

Bertan izanen diren 32 erakusleek zuen hurbilekoentzako opari ideia hautu zabal bat (joiak, apaingarriak, larrukigintza, liburuak, goxokia) eskainiko dizuete. Guk antolatu janguneetan ere jateko aukera ukanen duzue (taloak, jaki beroak, ostrak, txokolate beroa, pastizak eta arno beroa). Eta haurrak ez dira ahantziak izanen, noski, animazio alai eta liluragarri andanarekin.

Topaketa berri horrek etenaldi ederra eskaintzen du herria Eguberria hurbiltzearekin erakargarri egiteko, oro har animazioz beterik den egitarau ugarian kokaturik: Eguberriko ibilketa, haurrentzako animazioak, Mutxiko Elkartea, merkatarien hamabostaldia Hendaia Turismo & Merkataritzak proposatu merkatarienean, eta Eguberriko apainketen lehiaketa, Herriak bigarren aldiz segidan antolatzen duena.

Espero dugu anitzek parte hartuko duzuela herri barnearen ekitaldi berri-berri honetan, bihotz guztiak berotzeko gai izanen den giroan!

Navigation de l’article