ELKARLAN – Enplegurako ikerketa kolektiboko taldea Hendaian

Lan-eko laguntza zentroak, Pôle Emploi erakundeak eta Interstices Jarduera eta Enplegurako Kooperatibak, orain dela zenbait hilabete, enplegu ikerketa kolektiboko talde bat eman dute abian.

Elkarlan astelehenero biltzen da Lan-ekoren egoitzan, 10:00etatik 12:00etara, gai jakin baten inguruan, autonomoki edo baliabidea gidatzen duten egituren laguntzarekin. Landuriko gaien artean: Pôle Emploi erakundearen tresnak, lurraldean dagoen lan merkatua, nola presta CVa eta motibazio gutuna, kontratatze ariketak egiazko egoera itxuratuz, etab.

Printzipioa sinplea da: enplegu bilaketetan aitzinatzeko lan eremu bat behar zenuke? Hendaian leku pizgarri bat eta lanpostuaren bila talde dinamika bat nahi zenituzke? Elkarlan duzu bidea.

Nahi duen orok har dezake parte, nork bere erritmora eta libre den unetan.

Egun, bost enpresa ordezkarirekin topatu da taldea elkarrekin mintza eta enplegu arroa eta lanbideen egiazko egoera ezagutzeko, bai eta dituzten kontratatze aukerak, hala industria enpresa batean (SOKOA) nola pertsonentzako zerbitzuen alorrean (zahar etxea eta Athome), arrantza sektorean (Dima) edo merkataritzan eta turismoan (Hendaiako Merkataritza eta Turismo Bulegoa).

Taldearen erabiltzaileentzat etortzeko dena: Elkarlanen lanbide profilen balioztatze plataforma, bizi arroko enpresei buruzko argibideak ere emanez, eskaintza eta eskaria elkarrekin lotzeko.

TALDERA SARTU NAHI ZINAKE?

Lan-ekora aurkez zaitez besterik gabean, astelehenean, 10:00etatik 12:00etara

Edo harremanetan jar honako honekin:

Hélène Broquet
Lan-ekoren koordinatzailea

Tel.: 06 76 75 72 41

ZERGATIK EKIMEN HORI HENDAIAN?

Lan-eko lanleku partekatu bat da, edo bestela erranik, hirugarren lekua, hau da, etxearen eta lantokiaren arteko leku bat, nor bakoitzari zabalik, han topatzen diren eragileen arteko solasak eta elkarlanak gertatzeko aukera ematen duena. Lekua partekatzeaz gain, gaitasunak eta jakintzak ere partekatzen dira eta horrek garapen profesional eta pertsonalerako aukera ematen da horrela. Halatan, bada, Lan-ekok «Les Tiers-Lieux au service de l’insertion» (Hirugarren lekuak laneratzearen zerbitzura) izeneko proiektu deialdi bati eman dio arrapostua Akitania Hegoaldeko Instertices kooperatibarekin batera, enpleguaren aldeko esperimentazio ekintzak abian emateko Pôle Emploi erakundearekin elkarlanean.

 

Navigation de l’article