Erretreta ona ukan dezatela gure irakasleek

Urtero garai honetan ohi den gisan, Kotte Ecenarro auzapezak eta Nicole Butori Hezkuntza auzapezordeak eskerrak ematen dizkiete erretretarako duten eskubidea baliatu duten irakasleei.

Uztailaren 6 ostegunean, 30 urtez zerbitzuan izan ondoren, Corinne Rodriguez eta Laurence Lassallette irakasleek (argazkiaren erdian -Corinne eskuinean eta Laurence ezkerrean-) agur erran digute batek 15 urte eta besteak 5 urte egin ondoren herriko lehen mailako zenbait eskolatan.

Herriak eta haien lankideek ongi merezia duten erretreta ona opa diete.

Navigation de l’article