Eskafrandalari formakuntza: % 100ko arrakasta 2021eko urteko taldekoentzat

Urtero garai berean gertatzen den gisan, SDIS 64 sute eta sokorri zerbitzuak eska-fandralari autonomo espezialitatearen lehen mailako formakuntza eman du Hen-daian.

Hego-mendebalde osotik etorriak (Corrèze, Garona Garaia, Loire-Atlantique, Lot-et-Garona, Pirinio Atlantikoak, Pirinio Garaiak, Deux-Sèvres, Vienne, Haute-Vienne), 19 suhil-tzaile ikasle, gizon nola emazte, izan dira ekain osoan, urpekaritza base federalean entrena-tzen. Egunean hainbat urperatze aldi egin beharragatik akigarri den formakuntza horrek baditu ikastaldi teorikoak ere, segurtasun zibilaren urpekari diploma eskuratzeko behar diren gaitasunak lortzeko.

Hiru aste eta erdi horietan zehar, suhiltzaileek urpekaritzan autonomo izaten ikasteaz gain, suhiltzaile zereginak, hala barne uretan -non maiz ikuspenik gabe aritu behar duten (aintzi-ra, ibai, urtegi…)- nola itsasoan ere egiteko behar diren teknika guztiak ere ikasi dituzte.

Formakuntza egun, ekainaren 25ean, bururatu dute. Taldeburuak Joseph Bonson Lotinant-koronelak eta Kotte Ecenarro auzapezak eman diete ikasleei diploma.

Diplomadunen zerrenda

  • Dubernard Gaël sarjentua (SDIS 19)
  • Vergne Frédéric kaporala (SDIS 19)
  • Castel Jérôme Jacky sarjentua (SDIS 31)
  • Mery Melvin kaporala (SDIS 31)
  • Carpentier Quentin kaporalburua (SDIS 44)
  • Even Cyril sarjentua (SDIS 44)
  • Mathieu Coralie sarjentua (SDIS 47)
  • Touja Mickaël kaporala (SDIS 47)
  • Puygrenier Yohan kaporala (SDIS 64)
  • Chaumeil Jean-Maurice kaporala (SDIS 65)
  • Billeaud Fabien kaporala (SDIS 79)
  • Lehee Anthony kaporala (SDIS 79)
  • Renaudet Manon kaporala (SDIS 79)
  • Bernard Raphaël kaporala (SDIS 86)
  • David-Guérin Célestin kaporala (SDIS 86)
  • Jeffray Alexandre kaporala (SDIS 86)
  • Leveille Elodie kaporala (SDIS 86)
  • Duvaux Thomas kaporala (SDIS 87)
  • Marceleaud Jonathan kaporala (SDIS 87)

Navigation de l’article