Eskarien kaiera: zure ideiak, iritziak edo pleinuak azal itzazu

Eskarien kaier bat zenuten eskura! Kaierra bidali diogu Prefekturara otsailaren 21ean.

Posible da ideiak ematea

Estatukoaren wegbunean, martxoaren 15a arte, posible da ideiak idaztea

Hemen duzu linka (leiho berria)

Herriko Etxean eskarien kaier bat ireki dugu

Errepublikaren lehendakariak jakinarazi duenaren harira, 2019ko urte hastapenean eginen den eztabaida handia antolatu baino ere lehen, eskarien kaier bat ireki dugu Herriko Etxean zure iritziak, ideiak edota pleinuak azal ditzazun: 

  • Etxe-beherean, Harlekuan (ezker aldean)

Herriko Etxearen zabal orduak

  • Astelehenetik ostiralera, 8etatik 12etara eta 13:30etik 17:30era

Ezin etorri?

Etortzerik ez baduzu, Hendaiako Herriko Etxeari idatz diezaiokezu, Herritarren txokoan “Auzapezari idatzi” atalean:

  • Zehazt ezazu GAIAn: ESKARIEN KAIERA

Zure testua eskarien kaierara sartuko dugu eta Errepublikaren lehendakariari igorriko.

Eskarien kaiera: Erabilbidea

Eskarien kaiera Errepublikaren lehendakariari igorriko zaio, hark frantsesei jakinarazi dien urraspidearen harira.

Otoi, dokumentua bera zain ezazu, ahal duzun neurrian zirrimarrarik ez eginez, eta pertsonak ere begirunez trata itzazu, iraingarri edo moldakaitz den hitzik baliatu gabe.

Nahi bazenu, zeure izen eta helbidea eman zenitzake, egin dituzun eskariek eginen duten bidearen berri eta haiei loturiko informazioa eman ahal diezazugun.

Auzapeza eta Herri Kontseilua

Navigation de l’article