Eskola sartzea: udal langileak zubian

Aurten, Herriak duen eskola ondarean egin lanen artean, Intzurako lehen mailako eskolari begiratu diogu bereziki.

Erabat berreginiko hirugarren eraikina dugu horkoa Jean Jaurès eta geltokikoaren ondoren. Izan ere, iaz eginiko etxe beherearen berriztapenaren jarraian, lehen solairuaren 650 m2 berregokitu dituzte gure zerbitzu teknikoek.

Kotte Ecenarro auzapezak eta Nicole Butori Hezkuntza, Eskola eta Ikastaldi Ingurukoaren auzapezordeak, udal langileek lagundurik, eraikinaren bisita egin dute sartzea baino lehen, abuztuaren 28an, ostiralarekin.

Zurginak, margolariak, elektrikariak, harginak, iturginak…, zerbitzu teknikoen ofizio kidego guztiak aritu dira aldizka uda osoan zehar guztia prest izan dadin eskolako 130 ikasleak hartzeko.

Energia eta akustika emaitza hobetua

Zola estaldura, sabai aizunak, 9 ikasgeletako pintura, bulegokoa, barnebideetakoa, biltegia arauetan ematea… guztia berregin dugu lurretik sabairaino, guztira ia 105 000 € gastatuz.

Aipatzekoak ditugu sabaian sarturiko led argiak eta isolamendu hobea, urteko energia kontsumoa murrizteko balioko dutenak.

Eskola guztiak segurtaturik

Segurtatzeko Plan Bereziarekin (SPB-PPMS) loturik, eskola guztiei goratu dizkiegu hesiak eta bisiofonoak kokatu. Urrunetik zabaltzeko ikuste tauleta bat erabiliko da edota telefono adimentsu bat. Bestalde, ikastetxe bakoitzak bere alerta gailuak ditu. Geltokiko eskolan, Estatuaren zerbitzuak segurtatze lanak egitera engaiatu ziren. Ama eskolaren aldea bururaturik da eta Erretentzio Zentro Administratiboaren aldeko azken ukitu batzuk besterik ez dira falta laster bururatuko dituztenak.

Azkenik, Herriak hornidura elkarreragileak instalatzen darrai eta 3 taula digital kokatu ditu, 2 Intzurako ama eskolan eta 1 lehen mailakoan.

Eskoletan garbiketa handia egin da

Osasun krisiak eraginik, lokalen garbiketa eta desinfektatzea arreta handiz egin dituzte orain dela astebetetik hona lan eta lan aritu diren berrogei bat udal langileek, ikasleak gobernuak ezarri protokolo guztietako osasun neurriak zorrozki betez hartuak izan daitezen.

Navigation de l’article