Espainiako etorbideko lanak; Elgarrekin aldagune multimodala

2020ko abuztuaren 10etik goiti, Hendaiako tren geltokiko aldagune multimodalaren antolaketa lanen mandatua duten enpresek Espainiako etorbideko gainaldea antolatzeko lanei ekinen diete.

Eragiketa horren xedea etorbidearen izaera aldatzea da, batez ere geltokiarekin lotuko duen bi norabideko bizikleta bidea eginez.

Lan horiek bi hilabetez luzatuko dira eta inguruko zirkulaziorako eta SNCF PLEITA gunera sartzeko trabagarri gertatuko dira.

Auzotarren sarbideak (bereziki lanen aldean dauden etxeen aparkalekuetarakoak) eta pleita gunerako sarbidea mantenduko dira.

Lanak aitzinatzen diren neurrian, ibilgailuen aldizkako zirkulazioa emanen da plantan.

Oinezkoak eta bizikletariak aldi baterako kokatuko den bidexkan ibili ahalko dira, betiere bizikletariak oinez joan eta bizikleta aldean eramanik.

Zirkulazio planoa lanekin batera aldatzen joanen da. Aldi baterako plantan emanen den seinaletika zorrozki bete dezazuen eskatzen dizuegu.

Navigation de l’article