Euskararen urtaroa hendaian 2026

Larrazkenean, Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Aurtengo edizioa azaroaren 6tik abenduaren 3ra iraganen da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan. Hendaian, hainbat jarduera antolatuko dira horren kari. Programa osoa Euskal Elkargoaren webgunean aurkituko duzue www.communaute-paysbasque.fr

AZAROAREN 6an (ostirala)

  • 17:00 – 19:00 — Kantuz Kantu
    Atzoko eta gaurko euskal kantuak ezagutu eta taldean abestu. Dohainik.
  • 19:30 – 20:30 — Eskailerapekoa
    Umorezko bakarrizketa, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraien eskutik. Dohainik, toki kopuru mugatua.
  • 20:30 – 22:00 — Pintxo-potea
    Antolatzailea: Mintzaian — Lekua: Enbata Gaztetxean

AZAROAREN 7an (larunbata)

AZAROAREN 13an (ostirala)

AZAROAREN 14 eta 15ean (larunbata eta igandea)

  • 14:30 – 17:30 — Euskarazko jokoak
    Jokorin-en eskutik, Topaketa Jostarien baitan. Dohainik, denei irekia.
    Antolatzailea: Hendaiako Herriko Etxea — Lekua: Gaztelu Aretoan

AZAROAREN 15ean (igandea)

  • 18:00 — Musika esperimentala
    Sonografia irudipenak
    Manu Gaigne (perkusioa, ahotsa, zinta) eta Garazi Navas (akordeoia, ahotsa, zinta)
    PeA: Peru Galbete (ahotsa, makinak) eta Andrea Berbois (biolina, ahotsa, makinak)
    Sartzea: 8€ (bazkide) / 10€
    Antolatzailea: Borderline Fabrika — Lekua: Borderline Fabrikan

AZAROAREN 26an (osteguna)

AZAROAREN 27an (ostirala)

AZAROAREN 28an (larunbata)

  • 15:30 — DIKTAKETA EUSKARAZ + KANTUZ KANTU
    Diktaketa euskaraz, Garbiñe Ubeda idazlearen parte hartzearekin.
    Ondotik, Kantuz Kantu (euskal kantu herrikoiak), sarien banaketa eta zintzur bustitzea parte hartzaile guztientzat.
    Publikoa: helduak, kolegio eta lizeoko ikasleak. Dohainik.
    Antolatzaileak: Lions Club Hendaye Bidassoa eta Mintzaian, Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean — Lekua: Gaztelu Aretoan

AZAROAREN 29an (igandea)

  • 17:30 — BIHOZKETA
    Dantza, antzerki eta txotxongilo ikusgarria, 7 urtez gorakoentzat.
    Prezioak: 12€ / eusko – 6€ / eusko – 4€ / eusko
    Erreserbak: www.hendaye-culture.fr eta Mendi Zolan kulturgunean
    Antolatzailea: Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzua — Lekua: Mendi Zolan kulturgunean
  • 19:00 — ZINE-TOPAKETAMuguruza FM 40 Tour filmaren proiekzioa (euskaraz, frantsesezko azpitituluekin) eta aurkezpena Fermin Muguruzaren eskutik (euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesez). Film dokumentalaren hilabetearen baitan.
    Prezioa: zinemaren ohiko prezioak
    Antolatzailea: Hendaiako Herriko Etxea. Lekua: Les Variétés zinegelan

Navigation de l’article