2026/10/31 10:00 - 12:00
Abbadia, le Château-Observatoire
Route de la Corniche
HENDAYE
Murgil zaitez XIX. mendeko munduan, Abbadia Gaztelu-Behatokiaren bihotzean barrena egingo den 2 orduko bisita berezi honen bidez. Ezagutu Anton Abbadiak sortutako lorategi botaniko eta zientifikoa, eta sartu publikoarentzat normalean itxita egoten diren guneetara; esaterako, sukaldeetara eta jaunaren logelara.
Bisitaren erdian, gozatu atsedenaldi gastronomiko batez: artxiboetako testu baten irakurketa, Maison Kikeran-en kafea eta Maison Adam-en makarroiak, Lartigue 1910 euskal lihoz dotore estalitako mahai baten gainean zerbitzatuak. Esperientzia esklusiboa, Anton Abbadiaren sekretuak argitzeko eta leku liluragarri hau ezagutzeko.
Erreserba beharrezkoa. Frantsesez izanen da bisita.
Informazio praktikoak:
– Mesedez, iritsi Gazteluko harrerara bisita hasi baino 15 minutu lehenago
– Bisita hasi ondoren, ezin izango da sartu
– Aparkaleku egokitua horretarako prestatutako eremuan soilik

