Ekitaldiak kargatzen

Familia ikuskizuna euskaraz – Pontx pailazoa

2026/12/19 11:00 - 23:59

Halles de Gaztelu
1, rue des Halles
HENDAYE

Pontxek anitz maite du bere amatxi, harekin ibiltzen baita anitzetan. Gaurkoan Pontxek amatxiri egingo dio bisita egun pasa eta zuek ere gonbidatuak zaizte! Amatxi zahartzen ari da eta erdi eri denez Pontxek laguntza ekarriko dio; etxean lagunduz, amatxi zainduz… Elkarren biziki konplize ikusiko ditugu, amatxi ere pailazo xamarra delako. Biak bihurrikerietan, Medikuaren bisita denean, Pontx amonaz mozorrotuko da medikuari harrera emateko. Amatxik sendabelarrak baititu hobetzeko. Bere ezagutzak transmitituko dizkio pailazoari.

Pontxek bezala ikuslegoak ere izango du Amatxirengandik zer ikasia eta garai moderno honetan, deikastekoa ere.

Ikusgarri musikal honek, umorea, maitasuna, transmisioa eta amatxiren berotasuna izango ditu ardatz, beti ere Pontxen pailazokeri kantu eta dantzek alaiturik.

Euskarazko ekitaldia