Ekitaldiak kargatzen

Mégothon Hendaian : zigarreta-muturrak biltzeko auzolana

2026/11/7 10:00 - 12:00

Sortie du marché (côté plage)
119, Boulevard de la Mer
HENDAYE

Ekitaldi hau zigarreta-muturrak biltzeko auzolan handi bat da; helburua jendea elkartzea, komunitatea mobilizatzea eta hondakin mota honek ingurumenean duen eragin suntsitzaileaz kontzientzia piztea da!
Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da, Itsas etorbidean, Sokoburu merkatuaren itsasertzeko aldean.

Egitaraua:
10:00etan: Parte-hartzaileen harrera. Tree6clope elkarteak zigarreta muturren arazoari buruzko aurkezpena egingo du.
10:20an: Taldeak beren “misioetara” abiatuko dira (merkatuaren inguruko 7 eremutan banatutako 7 misio; helburua zigarreta-muturrak ahalik eta gehien biltzea da).
11:30ean: Hasierako puntura itzultzea. Bildutako zigarro-muturak zenbatuko dira —aurreko astean ikastetxekoek bildutakoak barne—; ondoren, jardueraren balorazioa egingo da eta parte-hartzailei eskerrak emango zaizkie.
12:00etan: Ekitaldiaren amaiera.