2026/09/19 - 2026/09/20
2026ko Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak bi doako bisita gidatu antolatuko ditu bizikletaz, Hendaia, Irun eta Hondarribia artean partekatutako ondare natural eta historikoa ezagutzeko.
📅 Bi ibilbide aukeran (abiatzea 10:30ean):
- 🧭 Irailak 19, larunbata: Avenida Nazioarteko Zubitik Hondarribiko alde zaharrera (Plaiaundiko Parke Ekologikotik pasatuz).
- 🧭 Irailak 20, igandea: Avenida Nazioarteko Zubitik Hendaiako Gaztelu Zaharrera eta portura (Faisaien uhartetik pasatuz).
📍 Elkargunea: Bidasoako Interpretazio Zentroan (Iparraldeko etorbidea, 63, Irun).
🗣️ Hizkuntzak: bisitak frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz proposatuak dira (gida bat hizkuntza bakoitzean).
⏱️ Iraupena: 1:30 inguru.
📋 Baldintzak & ekipamenduak:
- 🚴♂️ Bakoitza bere bizikletarekin etorri (ur botila, mapa eta liburuxka bertan emanen zaizkizue).
- 👨👩👧 Gutxieneko adina: 12 urte (adingabekoak nahitaez heldu batek lagunduak).
- 🪖 Kaskoa: derrigorrezkoa 16 urtetik beherakoentzat (guztientzat gomendatua).
- 👥 Talde mugatuak: gehienez 12 pertsona taldeka.
🎟️ Dohainik — Baitezpadakoa da izena ematea bisita bakoitzaren bezpera arte:
- 🌐 Linean: https://www.irunhondarribiahendaye.com (edo afixan agertzen den QR kodearen bitartez)
- ✉️ E-mailez:
- 📞 Telefonoz: (+34) 943 50 96 00 / (+34) 943 02 07 32

