Ekitaldiak kargatzen

Scroll – Antzerkia

2026/11/8 17:30 - 23:59

Espace Culturel Mendi Zolan
119 boulevard de la Mer
HENDAYE

Iraupena: 60 minutu. Frantsesez.
Les Petites Secousses konpainiaren eskutik.

DRAG ikuskizunaren ondoren, Les Petites Secousses konpainiak antzerki-mota jakin bat arakatzen jarraitzen du: zintzoa, intimoa eta autofikziozkoa.

Gure begien aurrean, errealitate harrigarri bat azaleratzen da: telefono adimendunak gure bizitzan duen pisu itzela.

«Une batean, kontrola galdu nuen; eta, pixkanaka, ohartzen hasi nintzen nire portaeran, munduarekiko harremanean, kontzentratzeko gaitasunean eta pentsamenduetan —baita antsietatean ere— zuen eraginaz.
Betetzen duen hutsuneaz jabetu nintzen. Beraz, horretatik askatzen saiatu nintzen; eta hutsunea hizketan hasi zen, oso ozen.»