Familiaren Astea, azaroaren 17tik 21era

Familiaren Astea laster iraganen da Hendaian, azaroaren 17tik 21era.

Egitaraua ezagutzeko:

Azaroaren 17 asteazkena

9:30-10:30: «Ene produktuak egiten ditut» – Animatzailea, Haur Txikien Bitartekaritza eta Dongoxeneko haurtzaindegia
Gurasoa-1 eta 3 urte arteko haurra
Lekua: Dongoxeneko haurtzaindegiko 1. solairua – Izena emateko : 06 84 96 65 10

9:30-12:00: Udal ludoteka
Lekua:  Mediateka
Guraso-Haur lantegi ludikoak ahozko adierazpenaren inguruan
6 urtetik goitikoentzat
Ekitaldi elebiduna, frantses-euskara
Izena emateko:  06 76 75 74 62

11 :00 et 17:00: Ttipi-ttapa ikuskizun ezti eta sentibera da, haurrentzat eta haien laguntzaileentzat gozagarri. Sorkuntza honen hitzgakoa zentzumenen harridura da irudi pop-up poetikoen, atzamarretako txotxongiloekin haur-kanten, musiken eta euripeko poesiaren bidez.
Lekua : Mendi-Zolan
0 eta 3 urtekoentzat.
Euskarazko ekitaldia
Baitezpadakoa da erreserbatzea: www.hendaye-culture.fr edo Mendi Zolan Kulturgunean.

15:00: *Nire lehen zinema: Le quatuor à cornes – Behi taldetxo horrek bere abenturetan eramanen zaituzte 3 film labur amultsu eta umoretsuen egitarauarekin!
Lekua: Varietes zinemagela
Gurasoa-2 urtetik goitiko haurra
Erreserba egin gabe

20:00: Eztabaida arratsa : Ahalmen urritasunen bat duten haurren guraso horiek, zatozte gurekin zuen egunerokoaz mintzatzera
Lekua : Mediateka*
Hendaiako honako elkarte hauek animatzen dute arrats saioa: Eleak elkarteak, «Le coin à paroles» elkarteak eta «Sur le chemin d’Haïze»-“Haize bidea” elkarteak
Izena emateko : 06 29 19 00 96

Azaroaren 18 osteguna

9:30-11:00: «Txontxogiloak eroki» – Animazioa: gurasoa-2 urtetik goitiko haurra
Lantegiaren animatzailea: Karine Pergher eta Valérie Lassalette, Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkarteko kideak
Lekua: Haurtzaroaren Etxea – Izena emateko:  06 29 19 00 96

9:30-11:30: Ateak zabalik – “Le cocon de Siméon» haurra eta gurasoa laguntzeko lekuak 3 urte arteko haurrak hartuko ditu gurasoekin batera edo erreferente den heldu batekin, partekatze aldi baterako.
Lekua: Denentzat Gizarte Zentroa
Izena eman gabe

18:00: «Haurra euskaraz ikasten laguntzea» – Animatzailea: Erabil taldea
Lekua: Antton Abadia biltzar aretoa (Zokoburu) – Eskolan, haurtzaindegi elebidunean, murgiltze sisteman diren haurren gurasoentzako lantegia: gurasoen galderetatik abiatuko da, aterabideak eta tresna egokiak hobeki partekatzeko.
Frantseserako aldibereko itzulpena izanen da
Izena ematea 11-15eko 12:00ak baino lehen:  06 83 73 64 98

 Azaroaren 19 ostirala

9:00-11:00: Aitzina musika! Trait d’Union elkartearen eta Irandatz haurtzaindegiaren lantaldeek animatu lantegiak
Musika tresnak egitea, erritmoaren inguruko lantegia Dominique Ludo-k bere Kodaly metodoarekin animatua, Trait d’Union elkarteko bi gurasok proposatu kontzertutxoa (biolin joilea eta kontrabaxu joilea)
Gurasoa-6 urte arteko haurra
Lekua: Haurtzaroaren etxea –  Izena emateko:  06 29 19 00 96

14:00 eta 15:00: «Ipurditxoak» Garbi litezkeen troxen ezagutzeko lantegia: aholkuak eta abileziak, hastean ongi moldatzeko
Lekua: Dongoxeneko haurtzaindegiko 1. solairua – Izena emateko:  07 49 27 73 42

18:00: *Antzerki elkarreragile gaua: «Jazarpena haurren eta nerabeen artean: zertaz ari gara?» Denentzat gizarte zentroarekin eta GEUZarekin elkarlanean; saioa «AdoEnia» Euskal Herriko Nerabeen Etxeak eta antzerkiaren bidez aitzina hartzeko «Courant d’être» elkarteak animatuko dute
Gurasoa/Nerabea/7 urtetik gorako haurra
Lekua: Varietes zinemagela
Izen ematea azaroaren 17 arte, hemen: 06 29 19 00 96 edo 06 74 23 76 34

Azaroaren 20 larunbata

10:30 eta 15:30:  * Abadia gazteluaren eta parkearen bisita gidatua
Inscription Izena emateko:   06 29 19 00 96

10:00-12:00: «Antzerki joko» lantegia, Chimères taldearekin (ludiko eta giro atseginean)
Gurasoa-7-77 urte arteko haurra
Animatzailea: Claire Grimbert
Lekua: Denentzat gizarte zentroaren erabilera anitzeko aretoa – Izena emateko:   06 29 19 00 96

15:00-17:30:*«Laburregia da!» / «Défit famille» (familia erronka) film laburraren proiekzioa
Gurasoa/Haurra
«Haur eta gazteen» film laburren egitaraua 6 urtetik goitikoentzat
Lekua: Varietes zinemagela
Zure haurrarekin batera epaimahaikide izan nahi bazenu: 06 29 19 00 96
«Défi famille» film laburra: Kameren aitzinean jarri eta senitartean «Goiz bat sukaldean» gaiaren inguruko minutu bateko bideoa egin dezazuen proposatzen dizuegu. Horretarako tutorial bat emanen dizuegu. Zuen bideoak azaroaren 20, larunbatarekin, proiektatuko dira, «Laburregia da!» arratsaldearen barnean.
Bideoak aurkezteko azken data azaroaren 10a da
Informaziorako edota izena emateko:

18:00: Pijama arratsa
Gurasoa-3 urtetik goitiko haurra
Lekua: Mediateka
Izena emateko:  05 59 48 00 77

Azaroaren 21 igandea

10:00-18:00: Jokoaren azoka
Joko mota anitz gustu eta adin guztientzat
Lekua: Gaztelu aretoa
Erreserba egin gabe

10:00-12:00/14:00-17:00: * Etxaldea ibilketan bisitatzea
Zatozte senitartean; honako hauek ikusiko dituzue: ahuntz ñañoak, zerri ñañoa, astoak, untxiak, oiloak, ahateak, antzarak…
Lekua: Gaztelu Zaharra (Gaztelu-Zahar frontoiaren aitzinean)
Erreserba egin gabe

* Animazio horiek honako hauek diruztatzen dituzte: Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, Réseau Appui Parent 64 (64 Gurasoen Laguntzarako Sarea) delakoak, Familia Laguntza Kutxak

 

 

Navigation de l’article