Familiaren astea, azaroaren 19tik 26ra

affiches_webazaroaren 19tik 26ra

Iazko edizioaren arrakastaren ondoren, 2018ko Familiaren astea ate joka dugu; Aurten azaroaren 19tik 26ra iraganen da Hendaian.

Hendaiako Gizarte Laguntzarako Udal Zentroak (GLUZ) errepikatzen du bere ekintza burasotasunaren inguruan; karia horretarat aste osoan doako animazioak proposatuko ditu buraso eta haurrentzat, haurtzarotik nerabetasunera.

Sortze lantegiak, mintzaldiak, ikuskizunak eta beste hainbat ekintza izanen dira egitarauan. Giro ludiko eta goxoan pasatu asmoz, guztiei irekia da.

Egitaraua ezagutzeko:

2018ko Familiaren Astearen esku orria (pdf - 1,48 MB - nouvelle fenêtre)

Erreserbatu zure tokia!

Xehetasunak: Céline ELGOHYEN  – Tel.  05.59.20.33.32 – e-posta: 

Familiaren astea antolatzen dute Gizarte laguntzarako Udal Zentroak eta CAMACHO-SATHICQ, Haurtzaroa eta Familia gaietako udal arduradunak .

Navigation de l’article