Gazteria eta Numerikoaren Zerbitzua apar arratsetara lotu da

Uztailaren 20 eta 27 eta abuztuaren 3 eta 10 ostegunetan, gazteek eta bakantzatiarrek atzemanen dute, berriz ere, 21:30etik goiti, Gaztelu Zahar frontoian kokaturiko ohiko apar bainaleku erraldoia.

Horren karietara eta 2024ko Jokoen Lurraldearen harira, Gazteria eta Numerikoaren Zerbitzuko lantaldeak zenbait elkarte gonbidatu du berarekin batera josta aldi horiek baino lehen (18:00etatik 20:00etara) arratsa anima dezaten kirol animazioekin eta prebentzioaren gaineko zenbait gaitaz (bideko segurtasuna, ziberjazarpena, ahalmen urritasuna, mendekotasunak alkohol eta drogen kontsumoan…) mintzatuz. Parte hartzekoak dira Stade Hendayais Handball (uztailaren 20an), errugbi estadioko jokalarien elkartea (uztailaren 27an), Handisport Pays basque (abuztuaren 3an), Tennis club Hendayais (abuztuaren 10ean).

Edanlekua izanen da bertan.

Kirola eta burbuilak, zer hobe adiskideekin libertitzeko!

  • Jokoen Lurraldea 2024. Bost diziplina herrian atxikiak
    Herria hautatua izan da Frantziako lurraldean beren kirol eta diziplinetarako egokiak diren prestalekuak behar dituzten ordezkaritzak hartzeko, atletak baldintza onenetan entrena daitezen Pariseko olinpiar jokoak baino lehen.
  • Zazpiko errugbia Hondarraitz estadioan
  • Tenisa eta aulki gurpilduneko tenisa Hendaiako Tenis Klubean
  • Eskubaloia Irandatz kirolgunean
  • Botxak Irandatz kirolgunean

Navigation de l’article