GELDI zikin uzte basak

Euskal Hrigune Elkargoaren bilketa langileek zikin uzte basa anitzez gehiago daudela ikusi dute, batez ere bilketa edukiontzien ondoan. Horrek bitarteko gehiago jartzera behartzen gaitu eta, hartara, zergapeko ororen faktura goratzen da.

Zer da zikin uzte basa?

Lurrean uzten diren hondakinak, hala leku publiko nola pribatuetan, uzte basatzat hartzen dira, baita bilketagune baten aitzinean utzirik ere. Hondakinak osasunerako arriskutsuak zaizkie herritarrei karrikan botatzen direnean, osasun publikoaren mespretxuan.

Kutsadura hori ekiditeko, bi bide daude:

  • Kartoien eta traste zaharren kasuan (altzariak, elektrogailuak…), edota hondakin berdeen kasuan: Ipar Euskal Herriko 26 hondakindegietako batean uztea; zabalik dira eta babes keinuak aplikatzen dira haietan (musukoa jantzi behar da).
  • Etxeko hondakinetarako edota birzikla litezkeen gainestalkietarako: bilketa guneetan uztea. Edukiontzia beterik bada, beste bilketa gunera behar da joan edo honi abisua eman: Euskal Elkargoaren zerbitzuak.

Hendaiako hondakindegia, Txakamartegiko bidean, astelehenetik larunbatera da zabalik, 8:30etik 17:45etara, eta igandeetan 9:00etatik 12:00etara.

Zeinahi galderatarako, Euskal Elkargoaren zenbaki berdera dei ezazu: 0800 64 2014 (deia urririk telefono finkoetatik)

Zinpeko elkargo langileak 2021etik goiti

Zikin uzte basa oro (hala naturan nola edukiontzien aitzinean) arau hauste bat da. Halakoa egin duenak isuna jaso dezake, egin duenaren larritasunaren arabera 1500 euroetaraino hel daitekeena. 2021. urtearen hastapenetik goiti, polizia zerbitzuez gain, zinpeko elkargo langileek ere jarriko dituzte isun horiek.

 

 

 

Navigation de l’article