GUITARALDE : gitarrazaleen ezinbesteko hitzordua

Hendaian uztailaren 5etik 8ra.

GUITARALDE 2012an Jean-Marie Ecayren ekimenez sortutako musika jaialdia da.

Hiriak Guitaralde elkartearekin eta Turismo Bulegoarekin elkarlanean antolaturik, urtez urte izen handiko artistak biltzen dituen jaialdia dugu Guitaralde, uztaila hasierako ezinbesteko hitzordua. 12. edizio honetan ere, kalitatezko programazioa eskaintzea bilatzen da, Robben Ford, Thomas Fersen edo Diane Tell bezalako artista ospetsuekin besteak beste. Hain ezagunak ez diren beste hainbat gitarra-jotzaile ezagutarazteko une paregabea ere bada.

Aurten, ohiko kontzertuei zinema gaualdi bat gehietzen zaio uztailaren 5ean Les Variétés zinegelan. Lehenik «Paco de Lucía» dokumentala eskainiko da eta jarraian, pintxo potearen ostean, Jean Marie Ecay eta Pablo Fernández Arrietak «Nire gitartxoari» diska aurkeztuko dute zuzenean.

Festibalaren inguruan :

  • Arrabitarien 2. azoka musika tresnen sortzearen lanbidea ezagutzeko eta artisauekin elkar trukatzeko.
  • «Guitar apéro» eta «Guitar after»ei esker, zaleek musika uneak luzatu ahal izango dituzte kalitatezko musika entzunez urririk, lagun ditugun jatetxe, kafetegi, hotel edota merkatarienetan. (Xehetasunetarako, ikus OFF egitaraua)
  • Moh Kouyate-n masterclass-a Mendi Zolan kulturgunean uztailaren 7an. Guitaralde elkartean izen ematea nahiataezkoa da.

Aurreko 11 edizioetan parte hartu duten zenbait artista:

Thomas Dutronc, Frank Gambale, Scott Henderson, Sylvain Luc, Thibault Cauvin, Norbert “Nono” Krief, Antony Jambon, Emmanuel Rossfelder, Michael Jones, Christian Escoudé, Jean-Félix Lalanne, Pierre Bensusan, Dan Ar Braz, Sanseverino, Kamil Rustam, Valérie Duchâteau, Louis Winsberg, Axel Bauer, Mixel Ducau, Terez Montcalm, Marylise Florid, Soïg Sibéril, Tom Ibarra, Carles Benavent, Andréa Vettoretti, Carles Pons, Antoine Boyer, Carlos Pinana, Mike Stern, Hyleen, Patrick Rondat.

Nork azalduki digu 12. edizio hau jean-Marie Ecay, festibaleko zuzendari artistikoak baino hobe? La Chaîne Guitaren eskainitako elkarrizketa:

EGITARAUA

Uztailak 5, asteazkena

Cinéma Les Variétés Zinema

18:00 > Projection du documentaire
PACO DE LUCÍA, LÉGENDE DU FLAMENCO (durée 1h32)

19:30 > Concert PABLO ARRIETA et JEAN MARIE ECAY

Uztailak 6, osteguna

Errepublika plaza – Urririk

20:30 > DUO JADE (dans le cadre du “Jeudi’ne en ville”)

Gaztelu Aretoa – Aurkikuntza gaualdia

21:30 > PATRICK MANOUGUIAN
> ALYSCE
> MOH KOUYATE

Uztailak 7, ostirala

Abbadia gazteluko kaperan – Kontzertu klasikoa

En partenariat avec Musikene, centre supérieur de musique du Pays Basque San Sebastian

19:00 > PABLO GARAYOA

Gaztelu Aretoa

21:00 > MAITE LARBURU
22:30 > ROBBEN FORD

Uztailak 8, larunbata

Thalasso-ko terrazan

19:00 > JEROME SOUSA

Gaztelu Zahar pilotalekua

21:00 > DIANE TELL (JEAN MARIE ECAY invité)
22:30 > THOMAS FERSEN

Navigation de l’article