Gune publiko berria Dongoxenea auzoan

Parte hartze bidezko aurrekontuaren proiektuen artean, belaunaldiarteko bi antolaketa hautatu ziren. Udal zerbitzuek azterketa egin ondoren, Herriak bi horiek bakarrean biltzea erabaki du, hastapeneko proiektuetatik haratago doan auzo antolaketa bat sortzeko. 

Bada zenbait hilabete hendaiarrek belaunaldiarteko  kanpoko jostaleku babestu bat antolatzearen alde bozkatu zutela, alde batetik (udal ludotekako haurren proposamena), eta, beste aldetik, belaunaldiarteko leku publiko baten alde (Mounir-en proposamena). Bi proiektu horietako bakoitzarentzat 50 000 € kalkulatzen ziren. «Bada, oraingo egoera dela eta materialen prezioaren emendatzea dela eta kostuak ere gora joan zaizkigu» azaldu du Ganix Grabières Herritartasunaren ardura duen hautetsiak, eta honela jarraitu du: «kopuruen bidezko aurrezkia egiteko, biak batu eta bakarra egitea erabaki dugu. Eta halere, aurrekontua ez zen aski leku atsegin baten egiteko. Halatan, bada, Herriak 150 000 € gehiago ematea erabaki du egiazko auzo antolaketa egiteko. Dongoxenea hautatu dugu. Jokagai garrantzitsua dirudi horrek garatzen ari den eta halako hornikuntza publiko gutxi duen sektore horretarako». 

Martxoaren 6 astelehenean hautetsiak eta auzokoak topatu dira Dongoxeneko auzoaren etxean aurkeztu den proiektuaz mintzatzeko. 

Zein antolamendu aurreikusi dira? 

  • Jendarte onerako alde bat mahai eta bankuekin, Mugigarritasun Urrikoentzat egokitua
  • Leku estali bat, 100m2 
  • Petanka alde bat, bi zelairekin 
  • Kirol anitzetarako zelaia 
  • Mahai teniseko alde bat (2 elementu) 
  • Haurrentzako jostalekuaren hobetzea 
  • Komun idorrak 

Mounir, proiektu eramaileetako bat, poztu da instalazio horrekin, pumptrack delakoa bazter geratu bada ere. Nolanahi ere, Ganix Grabières-ek lasaitu du «Aukera hori ez da, oraingoz, duen kostuarengatik eta ekar litzazkeen harrabots trabagarriengatik, hautatu, baina leku bat atxiki da horren egiteko. Hiri leku hori bolada batean bizitzen utzi eta gero gogoetak eginen ditugu». Hautetsiak zehaztu du ere harrabots trabagarririk gerta ez dadin leku hori ez dela argiztatuko erabaki dela». 

Véronique, beste proiektu eramaileak, proiektua gauzatzen dela ikusiz bera ere kontent, espero du leku horretan mahai teniseko mahai bat kokatuko dela, bai eta mahai jokoetan aritzeko mahai eta aulkiak ere. Oraingoz erabakitzeke ditugu leku horretan kokatuko direnak. 

Lanak hemendik egun gutxitara hastekoak dira eta bi hilabetez luzatuko dira. Leku estaliaz gain, horretan kokatuko direnak udal langileek dituzte antolatuko. Berdeguneak atxikiko ditugu, noski; mugigarritasun urrikoentzako sarbideak ere eginen dira eta altzari ahal beste «naturalak» lehenetsiko dira… bi hitzetan, jostetarako eta jendarte onerako leku horretan denbora emateko gogoa sortzeko behar beste eginen dugu. 

Navigation de l’article