Harrabotsa eta auzoen errespetatzea, araudiaren oroitaraztea

Eguraldi onarekin, baratzezaintzaren garaia datorkigu, eta soinu-kalteak sortzen dituzten tresnak erabiltzen hasiko gara, hala nola soropil mozkailuak, sasi garbitzeko makinak

Elkar errespetatzeko eta bakoitzaren lasaitasuna babesteko asmoz, oroitarazten dugu Departamenduko osasun-araudiak (V. titulua, 101. artikulutik 104 bis artikulura) profesionalen zein partikularren jarduerak gidatzen dituela.

Honen azpian, gogorarazten ditugu hartu behar diren neurriak, eta makinak erabiltzen ahal diren ordutegiak.

  • Kasu, jabekidetza araudi pribatua baldin bada, murrizgarriagoa izanen da eta garrantzitsua da horren irakurtzea.

Horrela, honako hau zehatz dezagun: “partikularrek, xintxuketa edo baratzezaintza lanak egiteko, haien soinu-intentsitatearengatik auzoentzako eragozpenak sortzen ahal dituzten tresnak (hala nola soropil mozkailuak, trontza zerrak, zulagailuak, arrabota-gailuak, zerra mekanikoak, etab…) erabili behar izanez gero, auzokideen sosegua eta lasaitasuna babesteko neurri guztiak hartu behar dituzte lehenago”.

Neurri guzti horiek harturik ere, auzoei eragozpenak sortzeko arrisku guztiak ezin badira baztertu (askotan gertatzen dena kanpoko lanekin), lan horiek bakarrik egiten ahalko dira honako ordutegi hauetan:

  • lan egunetan 8:30etik 12:00etara eta 14:30etik 19:30era
  • larunbatetan 9:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara
  • igande eta jai egunetan 10:00etatik 12:00etara”

Gure webgune orrialda ikus

Navigation de l’article