Hegobus, txartel merkeagoak

HegoBus garraio sarea erabiltzeko txartel merkeagoak izaten dira Hendaiako egoiliarrentzat.

Nor zara?

  • RSA hartzaile zara:
    Erakutsi beharreko frogagiria: Familia-laguntza Kutxaren (CAF) ordainketa agiria, garraio txartelaren ordainketaren aitzineko hilabetekoa.
  • CMU laguntza hartzaile zara:
    Erakutsi beharreko frogagiria: Gizarte segurantzaren eskubide agiria eta indarrean den CMU-C delako gaixoen babes osagarri Unibertsala
  • 26 urtez beherakoa zara:
    Erakutsi beharreko frogagiria: Nortasun agiria, pasaportea, gida baimena (indarrean)

Gehiago jakiteko HegoBusen webgunera

Donibane Lohitzuneko bus geltokira joan behar duzu zuzenean (geltokiaren aurrean) (GEUZentrotik ez da pasa beharrik) galdegiten diren agiriekin

%50eko apaltzea ukaiteko 10 txarteleko karnetan zein hileko edo urteko harpidetzan

Hendaian bizi zara?

  • Adineko pertsona zara (diru iturrien arabera)
    Erakutsi beharreko frogagiria: Zerga agiria (ordaindu ala ez) N ala N-1
  • Ahalmen urritasunduna zara, elbarrientzako laguntza jasotzen duzu
    Erakutsi beharreko frogagiria: Eskubide agiria
  • Lana bilatzen duzu eta Elkartasun laguntza berezia (ASS) jasotzen duzu
    Erakutsi beharreko frogagiria: Eskubide agiria
  • Pertsona ezindua zara eta ezinduentzako laguntza berezia (ASI) jasotzen duzu
    Erakutsi beharreko frogagiria: Eskubide agiria

GEUZentroko administrazio kontseiluak deliberatu du % 50eko apaltzea bere gain hartzea 10 txartelen karnetan zein hileko eta urteko harpidetzan.

Hendaiako GEU Zentrora joan behar duzu galdeginak diren ziurtagiriekin

Helbidea: Lorategietako karrika 9
Astelehenetik ostiralera  8etatik eguerdira eta 13:30etik 17:30a
Telefonoa: + 33(0)5 59 48 23 10

Navigation de l’article