Hegobus Txik-Txak sare berria

2019ko sartzean sare modernizatua jarriko du plantan Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuak eta marka bakar batera bilduko ditu -Txik Txak markara- Hegobus, Chronoplus, 64 Garraioak eta Kintoa Mugi zerbitzuak.

Asmoa talde garraioen erabiltzaileei eskaintza ulergarriago egitea da eta orain arte baliatu dituzten mugitze moldeak alda ditzaten bultzatzea. Argiago gerta dakizun, orrialde honetan dituzu informazio baliagarri guztiak: lineen zenbakitze berria, plano berria, ordutegi berriak…

HENDAIAN ALDATZEN DENA

  • Hegobus sareko lineen zenbakiak,31. Linea Hendaiako Zahar Etxea – Irun San Juan plaza
    33. Linea Hendaiako hondartza handia – Irun Behobia
    35. Linea Hendaiako hondartza handia – Hendaia Autoportua
    37. Linea Hendaiako Gaztelu Zaharra – Biriatuko hiribarnea
    39. Linea Hendaiako Water Sport Center – Donibane Lohizuneko autobus geltokia
  • Ordutegien bi aldi urtean. Ordutegi fitxak 2019ko irailaren 2tik 2020ko uztailaren 4 arte dira baliagarri.

  • Hiri barneko lineak (31, 33 eta 35) egunero ibiliko dira, baita besta egunetan ere, urte osoan zehar

  • 39. Linea (lehengo 6. linea) Hendaiatik Donibane Lohizunera joanen da urte osoan zehar eta ez udan soilik
  • 816 Linea Txik Txak sareko 3. Linea Car Express bilakatzen da! Hegoaldean dabil eta, hartara, Hegobus sarearen osagarri izanen da. 3. Linea Hendaiatik Baionara doa, Donibane Lohizunen barna. Linea horretan tarifa berriak ezarriko dira, Hegobus eta Chronoplus sareekin loturiko ibilbideak egiteko.


    ARGIBIDEAK

Linea eta ordutegi berriak ezagutzeko, Hegobus webgunea kontsulta ezazu.
Eskuorriak Herriko Etxean eta turismo bulegoan izanen dira egunotan eskuragarri.

 

Navigation de l’article