Hondartzaren zaintza

Hondartza arauturik da eta zaindua, batez ere uda garaian, bainatzaileen segurtasunerako eta bainatze uren egoera segurtatzeko.

BAINATZE ZONAK ETA JARDUERA ZONAK

Hondartzak hainbat zona ditu:

  • 2 bainatze zona. Zaintza daten arabera, sokorri gune bat edo bi ditu.
  • Handiplage zona bat
  • Ur kiroletarako zonak

Araudia honen ondotik.

Hondartzen zabaltze eta hestea

Bainu uren kalitatearen arabera, herriko auzapezak, Euskal Elkargoarekin batera, erabakitzen du hondartzen zabaltze eta hestea. Erabaki hori zenbait parametrotan oinarrituz hartzen da (bakteria analisiak, bat-bateko euriteak…).

Hondartzen hestea uraren kalitatea bandera ubelak seinalatzen duenean egiten da.

Kalilo Euskal Hirigune Elkargoaren aplikazio berria telekargatzeko  

Bainu uren kalitatea ikus hemen: baignades.sante.gouv.fr – Frantsesez (lehio berria)

HONDARTZAREN ZAINTZA

Zokoburuko hondartza nagusian

Sokorrigunea hondartzaren barnean, Olibondoen karrikaren mailan.

  • Maiatzaren 13-14ko 12:00etatik 19:00etara (eguraldiaren arabera),
  • Maiatzaren 18-21 eta 27-29ko asteburuetako 12:00etatik 19:00etara (eguraldiaren arabera),
  • Ekainaren  3-4 eta 10-11eko asteburuetako 12:00etatik 19:00etara (eguraldiaren arabera),
  • Ekainaren 17tik Irailaren 17ra 9:30etatik 19:00etara
  • 2023ko irailaren 23 eta Omiasainduko oporretako azken egun arteko asteburuetan, (hots 2023ko azaroaren 5a arte) 12:00etatik 19:00etara (eguraldiaren arabera)
  • Omiasainduko oporretan egunero, hots 2023ko urriaren 23tik 2023ko azaroaren 5a arte (biak barne) 12:00etatik 19:00ak arte (eguraldiaren arabera).

Dunbarrietako hondartzan

Handiplage gunea, Itsas etorbidearen buruan kokatu sokorri postutik hurbil.

  • Uztailaren 1etik irailaren 3ra, egunero 11:00etatik 19:00etara.

Handiplage gunea

Udal “Handiplage” guneari buruzko orria ikus

Mugikortasun urriko pertsonentzako tapiza kokatua da hondartza nagusian, sokorri gunearen ondoan. “Tiralo” bat edo bi eta mugikortasun urriko pertsonentzako (aulki gurpildunak…) plataforma txiki bat ere badira.

Araudia

Hendaiako hondartzetan segurtasuna eta polizia arautzen dituen agindua ikus.

Bertsio irisgarria eskura daiteke helbidera eskaera eginez gero.