Hendaia nazo mailan itsas oporleku nagusietako bat

Akitania Berriko eta Bretainiako Eskualdeetako Turismo batzordeak batera aritu dira Frantziako itsas oporlekuen erakargarritasunari eta ezagutzari buruzko galdeketa egiten.

Eta bilana on gertatu zaigu:  Hendaia % 80ean da ezagun nazio mailan eta % 62ko erakargarritasuna du. Horrek erran nahi du frantsesen % 80k ezagutzen dutela Hendaiaren izena eta % 62 gustura etorriko liratekeela heldu diren urteotan.

Hendaiak bere itsas oporleku izaera sendotzen du

Emaitza onak zaizkigu horiek, gure euskal helmuga hau nazio mailako goialdeko 30en artean dugulako (galdeketa eginikoen artean aipatu 700 helmugen artean). Konparazione baterako, Hendaia Collioure, Cabourg edo Le Croisic bezalako oporlekuen maila berean dugu. Erakargarritasunari dagokionean, Royan, Cannes eta Saint Tropez ditu bere mailan.

Toki mailan

Hendaiak berresten du, 2008an eta 2011n bezalaxe, bere 3. postua Euskal kostaldeko helmuga oporleku bezala, Biarritz eta Donibane Lohizuneren ondoren.

Xeheki arituz, erran dezakegu Hendaia gutxiago ezagutzen dutela Frantziaren Ipar-ekialdean mendebaldean edota Pariseko arroan baino. Gisa berean, herriaren erakargarritasuna apalagoa da belaunaldi gazteen artean 35 urtetik gorakoen artean baino.

Emaitza horiek sendotzen dute herriaren erakargarritasuna, bai eta Hendaia Turismo & Merkataritza bulegoak egin marketineko hautuak ere.

 

 

 

 

Navigation de l’article