Atsegin handiz jakinarazten dizuegu Hendaiako Herriko Etxeak kultura sartzea eginen duela 2019ko irailaren 14an, larunbatarekin!
Sasoiaren irekitzeak egitarau berriaren aurkezpena dakar!
Sartzeko elkart topatze horrek, dantza eta musika artean, leku handie eginen die euskal artistei. Urririk izanen da etorri nahi duen ororentzat eta aire zabalean eginen dugu, hondartza ondoan dugun leku ederr-ederrean.
Alde anizdun denbora tarte hori hiru alditan banatuko dugu:
- Dantzaren irekitze ekitaldirako UNAIUNA konpainietako dantzariak (Balear uharteak) eta gero LARUTAN (Euskal Herria) ukanen ditugu Zokoburu plazan, 17:00etan hasiz (Dantza Hirian festibalaren barnean: Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren festibal ibiltaria)
- Horien ondoren, TIMBRAT musika taldea (Euskal Herria eta Okzitania) kontzertu ibiltari batez eramanen zaituzte Itsas Etorbidearen luzeran, 18:00etan Zokoburu plazatik abiatuz (Euskal Kultur Erakundearekin partzuergoan)
- Arte bidaia horren hesteko So.K dantza konpainia dugu (Baiona), 19:30ean hasiz lehengo kasino zaharrean, aitzineko plazan. Biarritzen, Dantzaren Maitaldian, lehen emanaldia egin eta «G.E.S.S.» proposatuko digu Hendaian, surfaren inguruan. Euria balitz, mendi Zolan kulturgunera bilduko gara!
Hemen duzue 2019ko uztaila-abendua kultura agenda: www.hendaye-culture.fr
Mendi Zolan kulturgunea
Zokoburu auzoa, Itsas etorbidea, 119, 64700 Hendaia
Tel: 0(033)5 59 48 30 49