hendaye-culture.fr: webgune berria linean da!

Herriaren hendaye.fr webgune berriarekin batera, kultura webgunea ere berritu da!

Linean jarri berri da (leiho berria)

Bost gai

Zure nahiak zehazteko, honako gai hauek lantzen dituzten informazioak atzemanen dituzu:

  • zinema
  • zuzeneko ikuskizunak eta musika
  • ikus arteak
  • festibalak
  • eta mediateka (haren webgunea ez da oraindik berritua)

agendak eta berriak

Agendak

Berri nagusia agendetan dugu. Hartara, lehen orrian data hauek dituzu:

  • Hendaiako Herriko Etxearen Kultura Zerbitzuak Hendaian antolatu arte eta kultura jardun guztiak
  • agenda berezia zinemaren egitarauerako!

Berriak

Azkenik, berrien artikuluen bitartez honako hauek dituzu: une nagusiak, ekitaldiak, bai eta zerbitzuak abiatzen dituzten proiektu deialdiak!

Kutura talde dinamikoa

2019ko otsailaren 21ean ireki da webgunea eta erregularki eguneratuko du Hendaiako Kultura Zerbitzuak. Laster, euskaraz ere ukanen duzue.

Arte horretan, zure oharrak eta iruzkinak igor diezazkidakezu!

Navigation de l’article