Herri hauteskundeak: ahalordez bozkatzea

Datozen herri hauteskundeak 2020ko martxoaren 15 eta 22 igandeetan eginen dira. Ez bazara herrian izanen, ahalordea ematearen aukera har ezazu kontuan.

Nola ahalordez bozka

Hauteskundearen bi aldietatik batean edo bietan ez bazara herrian izanen, Hendaiako hautesleen zerrendan den beste hautesle bat hauta dezakezu zeure ordez bozka dezan. Ahalordea ematen duena mandatu emailea da eta hartzen duena mandataria. Zure ordez bozkatuko duena mandataria da.

Mandatu emaileak berak joan behar du polizia etxera, jendarmeriara edo justizia auzitegira bere nortasun agiri argazkidun batekin (Nortasun txartela, pasaportea, gidabaimena adibidez) eta mandatariaren egoera zibilari buruzko argibideak ere ekarriz: deitura (ezkontzarekin aldatu bada, ezkont aitzineko deitura) sorteguna eta lekua, helbidea. Mandatu emaileak inprimaki bat bete behar du. Honako aukera hauek ditu:

  • Interneten, service-public.fr webgunean duen inprimakia erabili, bete eta inprimatzea

  • Jendarmerian, polizia etxean edo auzitegian duen inprimakia eskuz betetzea

  • Mandatu emaileak ez du hauteskudeetarako ez izatearen arrazoirik azaldu beharra

  • Inprimakian hutsik diren aipuak eskuz beteko ditu: non egin duen, noiz, zein orenetan, ahala duen agintariaren izena (Devant aipuarekin) eta sinatzeko lekua.

Ahalordea lehen aldirako, bigarrenerako edo bietarako egin liteke.

Behin egiteko horiek eginik, egin izanaren frogagiria emanen zaio.

Zein epe daude ahalordea emateko?

Lehenbailehen egin behar da, ahalordearen inprimakia herriko etxera igortzeko posta zerbitzuak behar duen denbora kontuan hartzeko.

Nola bozkatzen du mandatariak?

Mandatu emaileak jakinaraziko dio mandatariari ahalordea eman diola eta bere ordez bozkatzeko zein bozkalekura joan behar duen erranen dio.

 

Navigation de l’article