Herri hauteskundeen bigarrren itzulia

Estatuak bi dekretu argitaratu berri ditu; batak herri kontseilarien eta elkargo kontseilarien berritze orokorrerako bigarren itzuliari dagozkion agindu bereziak dakartza eta besteak 2020ko ekainaren 28ko hauteskundeen antolaketarako ezohiko osasun neurriak agintzen ditu. Herria antolatzen ari da ezarri diren arau horietara egokitzeko.

Kontuan hartu beharrekoa

Osasun neurrietaz

Hautesleen harrera higiene eta jendeen arteko distantzia neurriak betez antolatu behar da. Bozkaleku bakoitzean gutxienik ur gune bat behar da izan, xaboi edota gel hidroalkoholikoarekin.

Maska jantzi behar du bozkalekura sartzen den bozkatzaile orok. Herriak hautesleen esku emanen ditu maskak bozkaleku bakoitzaren sargian.

Ahalorde bidezko bozketa erraztu da

Martxoaren 22ko bigarren itzulirako egin ziren ahalordeak baliagarri dira orain ere eta ez da besterik egin beharrik ordezkaria lehengo bera bada.

Ordezkariek Frantzian egin bi ahalorde eraman ditzakete, ohi den bakarraren ordez.

COVID-19agatik ahalordea egitera joaterik ez dutenek jendarmeriara edo polizia etxera dei egin eta eska dezakete ahalordea hartzera etxera etor dakizkien.

Hautesleek ez dute gehiago azaldu beharko zergatik ematen duten ahalordea eta polizia judizialaren ofizial edo kide baten edo haien ordezkariaren aitzinean eman dezakete ahalordea, prefetaren aginduak zehaztu dituen jendea hartzeko lekuetan.

Inprimaki berria telekargatzeko: 14952*02

BOZKALEKUEN IREKITZEA

Bozka bulegoak 8:00etan irekiko dira eta 18:00etan hetsiko.

Bozka bulegoen helbidea

  • 1. Bozka bulegoa: HERRI BARNEA: Herriko etxea, Errepublika plaza
  • 2. Bozka bulegoa: HONDARRAITZ: Hondartzako lehen mailako eskola, Elizazilio karrika
  • 3. Bozka bulegoa: GELTOKIA: Geltokiko lehen mailako eskola, Doleac karrika 2
  • 4. Bozka bulegoa: INTZURA: Intzurako lehen mailako eskola, Richelieu karrika
  • 5. Bozka bulegoa: LIZARDI: Lizardiko lehen mailako eskola, Fourquet karrika
  • 6. Bozka bulegoa: LANBIDE LIZEOA, Hostailbidea 1, Aizpurdi karrikaren kantoian
  • 7. Bozka bulegoa: BELTZENIAKO UDAL DOJOA, Pellot karrika
  • 8. Bozka bulegoa: LIZARDI, Lizardiko ama eskola, Enperadore etorbidea 129

Bozkalekuen auzoz auzoko mapa telekarga (pdf - 76,72 KB - nouvelle fenêtre)

NORTASUN AGIRIA BAITEZPADAKOA DA

Hautes egunean, baitezpadakoa zaizu zeure nortasun agiri bat erakustea.

Argibide orotarako, Herriko Etxearekin jar zaitezte harremanetan: +33 (0) 5 59 48 23 23

Navigation de l’article