Herriak energien taldekako erosketa zerbitzuaren eskaintza berritu du.

Informazio bilkura azaroaren 7an (osteguna), 19:30etan, Antoine d’Abbadie entzun-aretoan

Hendaiako Herriko Etxeak herriko familiei eta enpresei luzatzen die gonbita elkartu eta energia fakturan aurrez dezaten eta %100ean berde den argindarra balia ahal dezaten

Aldi berean, argindar, gas eta argindarrez lagundu bizikleten fakturan aurrezteko aukera emateko: Hendaiako Herriaren taldekako erosketak.

Ekintza horretan, Hendaiako familia eta enpresek urririk har dezakete parte eta engaiamendurik gabe; honako helburu hauek ditu ekintza horrek:

• Energiaren merkatuaz informazioa ematea;

• Energiaren faktura handizki apaltzea (adibide baterako, 150 eta 200 euro artean urteko, batez beste, argindarra eta gasa erabiltzen duen familia baten kasuan);

• %100ean berde den argindarra baliatzea;

• Argindarrez lagundu bizikleten erostean apalmenduak lortzea, ibilmolde hori guztion eskura izan dadin.

Informazio baliagarriak

Izena ematea, urririk, urriaren 31 arte

Familia edo enpresa bakoitza urririk eta engaiamendurik gabe eman dezake izena urriaren 31 arte, Internet bidez (http://www.hendaye-energie.fr), telefonoz (05 64 11 57 00) edo informazio saioetako batean. Izen ematea erraz eta laster egin liteke, inprimakia betetzeko aski duzu argindar edota gasaren azken faktura.

Azaroaren 6tik goiti, negoziatu den eskaintza jasoko dute parte hartzen dutenek, bakoitzari aurrezten duenaren kalkulua azalduz, eta bakoitzak laguntza ukanen du hornitzailea edota tarifa moldea aldatu nahi badu. Adibide baterako, argindarra eta gasa erabiltzen dituen familia baten kasuan lortuko den batez besteko aurrezkia urteko 150€ eta 200€ artekoa izanen dela kalkulatzen dugu.

Informazioa emateko bilkura publikoak

Irailean, energiaren merkatuari eta taldekako erosketei buruzko informazio bilkurak antolatuko ditugu. Bilkura horietara nornahi joan liteke, urririk eta izena eman beharrik gabe.

Asmoa familiak eta enpresa ttipiak laguntzea da, energiaren merkatuari buruzko informazio neutroa eskaintzea eta aurrezki handiak egiteko aukera ematea. Horretarako, Hendaiako Herriko Etxeak eta Wikipower plataformak lau informazio bilkura antolatu dituzte, ahal beste jenderengana heldu nahiz.

Lau data

  • Irailaren 10ean, asteartearekin,18:30ean: Hendaiako Herriko Etxearen biltzar aretoan (Herriko Etxea – Errepublika plaza)
  • Irailaren 12an, ostegunarekin, 18:30ean: Hendaiako Denentzat Gizarte Zentroan (Richelieu karrika 29)
  • Irailaren 17an, asteartearekin, 18:30ean: Hendaiako Hondarraitz estadioko klub egoitzan (Elorri zurien karrika 14)*Irailaren 19an, ostegunarekin, 18:30ean: Hendaiako Orio auzoko Gizarte Zentroan (Gaztainalde karrika)

Izena emateko harrera uneak:

  •  Irailaren 14an, larunbatarekin
  • Irailaren 18an, asteazkenarekin
  • Irailaren 25ean, asteazkenarekin
  • Irailaren 28an, larunbatarekin

Harrera une horiek 10:30etik 12:30 arte izanen dituzue Gazte Informazio Bulegoan (Hendaiako Portu karrika 15)

Azaroan hiru harrera saio eskaintzarako izena emateko

  • Azaroaren 13 eta 27ko asteazkenetan
  • Azaroaren 22ko ostiralean

Jendeen harrera saio horiek 10etatik 12etara eta 14etatik 18etara eginen dira, Gazte Informazio Bulegoan (Hendaiako Portu karrika 15ean)

Horretarako tresnak

Internet: http://www.hendaye-energie.fr/

E-helbidea:

Tel.: 05 64 11 57 00

Navigation de l’article