Herriak proposatzen dituen animazioen gaineko iritzi galdeketa bat eman du abian.

Herriak zure iritzia ezagutu nahi du ekitaldietarako espero duzunari ahal bait ongi erantzun diezaiogun eta informazioa hobe heda dezagun. Interesatzen zaizunaren berri eman iezaguzu lineako galdetegi honi 2022ko ekainaren 30 baino lehen erantzunez. Paperezko bertsioa ere badukezu eskura herriko etxean, Komunikazioa-Parte Hartze bidezko Demokrazioa Gunean eta Ekitaldiak-Bestak Gunean. Egiten diren hamabost galderen artean, zure aisialdi ohiturei buruz, nahiko zenituzkeen animazioei buruz eta informazioa biltzeko duzun bideari buruz galdetuko zaizu.

Galdetegi hori oinarri izanen zaigu 2022ko azken hiruhilekoan egiteko dugun ekitaldiei buruzko solasaldi baten antolaketarako. Hitzordu horretara Hendaiako elkarteak gonbidatuko dira eta egun erdiko mintegia izanen da. Aukera ona izanen da eragile guztien artean Hendaian diren ekitaldiei buruzko diagnostikoa egin dezagun. Aburuen zundaketa ezinbesteko etapa zaigu orain arte proposatzen zaizuenaren egoera eta erabiltzaileen nahiak ezagutzeko.

Ekitaldi eskaintzaren araberako hornikuntzak

Aburu zundaketa Herriak eta Turismo bulegoak antolatu ekitaldiei buruzkoa da, bai eta ekitaldi horien antolatzen diren lekuei buruzkoa ere. Hendaiak badu animazio eta ekitaldietarako hainbat udal tresna, hala nola mediateka, zinemagela, Mendi Zolan kulturgunea eta Gaztelu aretoa. Azken areto hori, azken urte honetan, herri barneko animazio gune nagusietako bat bilakatu da. Bere lehen urtea heldu den maiatzaren 27an ospatuko du gainera!

Hurrengo animazioak zuen nahien araberakoak izan daitezen ahal beste erantzun behar dugu bildu. Isilpean gordeko dira erantzun horiek eta datuak landu ondoren ezeztatuko dira. Parte har ezazu, otoi!

Kasu: 3 galdetegi daude, bat biztanleentzat, beste bat merkatarientzat eta beste bat elkarteentzat.

Navigation de l’article