Proiektuak

Martxoan, Herriak 62 proiektu jaso zituen, eta jarraipen batzordeak aztertu zituen,  araudiaren 4 eta 5 artikuluetan ezarri irizpideen arabera.

Jasotako 62 dosierren artean, 49 partikularrengandik heldu ziren (%79), eta 13 Hendaiako elkarte edo taldeengandik (%21). Gaiei dagokienez, hona zer atxiki behar den gogoan:

  • Proiektuen % 52 garapen iraunkorraren gainekoak dira
  • Proiektuen % 42 aisialdien gainekoak dira
  • Proiektuen % 26% kirolaren gainekoak
  • Proiektuen % 35 hezkuntzaren gainekoak
  • Proiektuen % 15 kulturaren gainekoak
  • Proiektuen % 19 ondarearen gainekoak

Ondotik, proiektuak onar edota egin ote litezkeen aztertu dute herriko zerbitzuek, aspektu tekniko eta juridikoak, bai eta finantza mailakoak ere kontuan hartuz. Uztailaren 1ean, jarraipen batzordea berriz bildu da, proiektuak behin betiko baiesteko. Horien artean, 27 atxiki dira eta bozkatzera aurkeztuko dira.

Behin betiko atxiki diren proiektuen zerrenda

  • Itsasoaren alde aritzea – hondartza eta itsas hegi garbiak «Marea ontziak»
  • Belaunaldiarteko aire zabaleko jostaleku aterpetua antolatzea (proiektu bateratua)
  • Belaunaldiarteko eremu publikoa antolatzea Dongoxenian
  • Zuhaitz jangarriak
  • Oinezkoen betoi artea
  • Emaitzen etxola
  • Gure zigarreta muturrei bigarren ufada eman diezaiegun!
  • Portu aldean arrantzari, itsas ontziei, gizakiaren eta itsasoaren arteko harremanari buruzko freskoa margotzea.
  • Uso kopuruen kudeaketa etikoa
  • Hendaiako konposta
  • «Beach sports» eremu iraunkorrak kokatzea Hondarraitzeko hondartzan
  • Gizarte jokoak aire zabalean
  • La cocoterie, oilategi partekatua
  • Lurbeltz bilketa antolatzea (proiektu bateratua)
  • Tresnateka
  • Street workout parkea (proiektu bateratua)
  • Naturaren ezagutze ibilbideak hirian
  • Laket itsasturi ekoarduratsua
  • Isurbideetan honako ohartarazpena idaztea «Ez ezer bota. Ez ezer hustu; itsasoa hemen hasten da«
  • Txingudi badiako eta kirol portuko plastikozko hondakinak biltzea
  • Balean topatzea
  • Portuko petanka eremuak berritzea eta Dongoxeneko auzoan berriak egitea
  • Tokiko erle beltzaren salbatzea
  • Baxera berrerabilgarrien erreserba
  • Piknik mahaiak
  • Mahai teniseko mahaiak aire zabalean
  • Saskibaloiko eremua aire zabalean