Herritar gazteak Herriko Etxean hartuak izan dira

Martxoaren 30ean (larunbata), ongi etorria eman zaie Hendaiako hautesle gazte berriei.

Beren aldetik, hiritar gazteek 18 urte bete berri dituzte, eta hautesle-zerrendetan eman dute izena. 13 hemen ziren eta bat ordezkatua zen bere amaren bidez.

Ekitaldia Herriko Etxean

Auzapezak eta Jean-Michel Arruabarrena gazteria eta kirolak saileko auzapezordeak lagundurik, bozka-eskubidearen zentzua eta garrantzia aipatu ditu, Errepublika hitzaren esanahia azalduz ere. Beren hautesle-txartel berriarekin, beraz, Hendaiar gazteak sentsibilizatuak dira, haien hautesle egoera berriari lotu eskubide eta eginbeharrei buruz.

Herritar liburuxkak hendaiar gazteei ohartarazten die hautesle izaera berriari loturiko eskubideetaz eta betebeharretaz.

Hautesle txartela europar hauteskundeak, hau da 2019ko maiatzaren 26a, baino egun zenbait lehenago helduko zaie.

Ongi etorri adiskidetsu hau baso baten inguruan bukatu zen.

Ekitaldira joaterik ukan ez duten gazteentzat

Ekitaldira joaterik ukan ez duten gazteek etxean jasoko dute hautesle txartela eta Herritar Liburuxka jasotzera Gazte Informazio Bulegora hurbil daitezen gonbidatzen ditugu; han beti dute beren etorkizunari buruz, bereziki lan etorkizunari buruz ahal beste argibide jasotzeko aukera.

Gazte Informazio Bulegoa

Telefonoa: +33 (0)5 59 20 41 41

GIB-en orrialdea kontsulta ezazue – frantsesez (leiho berria)

Navigation de l’article