Hiri-barneko ostegunak luzatuko dira

Besta Batzordeak, Errepublika plazako tabernari eta ostalariekin elkarlanean, erabaki du “Hiri-barneko ostegunen” sasoia pixka bat luzatzea.

Iraila osoan zehar, hiri-erdia animatzen duten hitzordu horiek musikaz gozatzeko parada eskainiko dute udazken hondarrean.

Osasun krisia eta Prefeturak emandako aginduak direla eta, elkarretaratzeak debekatuak dira Errepublika plazan eta inguruetan. Gonbidatuak zarete taberna eta jatetxeek kokatu terrazetan jartzera.

Irailaren 3, 10, 17 eta 24an (ostegunarekin), 19:30etik 22:00etara, Errepublika plazan.

Navigation de l’article