Hiri Besta / Fête Basque 2026

programme

Agorrilaren 3tik 5era: 10:30-12:30

Gaztelu Aretoan
Familian euskal kultura ezagutzeko atelierrak.
Familientzako euskal dantza ikastaroa,
Mutxiko elkarteko Mirari Manterolak animaturik.

Ostegunean, 6a, eta ostiralean, 7a: 10:30-13:00 Gaztelu Aretoan

Familian euskal kultura ezagutzeko atelierrak.
Familientzako euskal kanta ikastaroa, Lanetik Egina elkarteko
Mattin Sorzabalberek animaturik.

Atelier horiek denei irekiak dira (8 ur“ezko goitiko haurrak, atelierrean par“e har“zen duen heldu batek lagundurik).
Izena eman hendaye-culture.fr webgunean.

agorrilaren 6an, osteguna

09:00-18:30

“Euskal eskulangintza eta antzeak” azoka, Errepublika plazan, Hendaia Turismo eta Merkataritzak antolaturik.

20:30

Hiri-barneko ostegunak musika animazioa: Alma Flamenca – Errepublika plazan.

21:30ean

Gaztelu Zahar gizon abesbatza. Bixintxo elizan.

agorrilaren 7an, ostirala – HIRI BESTA

14:30ean

Harrera, musika-animazioa eta krakada, 60 urtez goitiko adinekoentzat, GEUZak eskainirik. Gaztelu Aretoan.
Izena eman 05 59 48 23 10 zenbakira agorrilaren 3a baino lehen. Eskaera bidezko garraioa baliatzeko aukera.

19:00etan

Hiri Bestaren 3 km-ko lasterketa (12/13 urte), 5 km-koa (14 urtetik goiti) eta 10 km-koa (16 urtetik goiti), abialekua eta helmuga Errepublika plazan.
Izena eman pb-organisation.com webgunean. 17:30etik goiti, bizkarrekoen banaketa Gaztelu Aretoan.

19:00-20:00

Zarpai Bandaren ibilaldia hiri-barneko karriketan gaindi.

20:00etan

Besten estreinaldi ofiziala udaletxeko balkoitik eta lasterketaren sari emateak.

20:30etik goiti

Hiri-barneko karriken animazioa Zarpai banda, Baiona Banda eta Les Genets bandarekin.

22:00etan

Dantzaldia Edantza taldearekin, Errepublika plazan.

agorrilaren 8an, larunbata – HIRI BESTA

Errepublika plazan

09:30-13:00

Haurren aldia: makillatze atelierrak, Lyme Euskadi elkarteko zurezko jokoak, ibilaldiak zalgurdiz L’âne Ta Lan elkartearekin, Animaktion joko puzgarriak, euskal lanbide zaharren inguruko txotxongilo erakusketa. Talo atelierrak, haurrek taloak egiten ikasteko, leku kopuru mugatua.

11:00etan

Bestetako zapien banaketa, 2025eko azken bestetik goiti sortu diren haurrentzat. Izena eman Gaztelu Aretoan 05 59 48 23 58 zenbakira.

11:30ean

Haurrentzako Hiri Besta lasterketak.

15:00etan

Palatxapelketaren finalak, Daniel Ugarte trinketean.

17:00etan

Herri kirolen erakustaldia Bidasoako Txaranga elkartearekin.

18:00etan

Entzierro Ttiki, Zarpai Banda elkarteak antolaturik. Hiri-barnean.

18:00etan

“Hendaiako udalaren trofeoa” estropada. Mugaz gaindiko txapelketaren 1. proba “Bidasoa Liga”. Belaontzi bizigarrien estropada.
Sari emateak igandean, 9a, 11:00etan, Hendaiako House des voiles elkartearen egoitzan.

18:00etan

Kaneta portuko biztanleek apailaturiko sardin’afaria, Kaneta portuan.

18:15ean

Mutxikoak, Hendaiako Mutxiko elkarteak proposaturik, Errepublika plazan.

19:15ean

Hendaian Kantuz, euskal kantu herrikoiak. Errepublika plazan.

20:15ean

Hiri-barneko karriken animazioa Les Genets bandarekin.

22:00-23:30

Kontzertua Sukar taldearekin, Errepublika plazan.

agorrilaren 9an, igandea – EUSKAL BESTA

10:00etan

Meza, harmoniaren parte hartzearekin. Bixintxo elizan.

10:30ean

Errebote partida. Gaztelu Zahar pilotalekuan.

11:00-15:00

Hendaiako elkarteek eginiko orgen erakusketa (kasu, orgen gainera igotzea hertsiki debekatua da).
Gaztelu Zahar aparkalekuan.

11:30ean

Euskal bikote ttipien aurkezpena, Jostailu Dultzaineroak elkarteak animaturik. Errepublika plazan.

16:30ean

Orga eta banda kabalkadaren abiatzea. Geltokiko atarian. Helmuga Ondarraitz kirol-zelaian.
Jatekoa eta edatekoa lekuan berean, 14 salmahai aukeran.

20:00etan

Mutxikoak Patxi eta Konpainiak proposaturik.

21:30ean

Kontzertua MASKAK taldearekin.

23:00etan

Suziriak Valentziako Caballer piroteknia enpresarekin (Espainia).

Prefekturak suziri eta piroteknia-jarduera guztiak debekatu ditu. Hori dela eta, abuztuaren 9ko suziriak bertan behera gelditu dira.

23:20

ZUZENEKO DJ NAHASKETA

ELKARTEAK

  • 1 – Zarpai Banda
  • 2 – Eglantins
  • 3 – Stade Hendayais
  • 4 – Amicale Pompiers
  • 5 – AVHU
  • 6 – SH Handball
  • 7 – Alaiak
  • 8 – Escale de Pellot
  • 9 – Akelarre
  • 10 – Hendaitz
  • 11 – Gaztelu Zahar
  • 12 – Riverains de Caneta

Kabalkada

AHOLKUAK

  • Petardoak eta ur botatzea debekatua da. Ez busti musikariak.
  • Arduradunaren baimenik gabe gurdietara igotzen diren haurrekiko erantzukizunik ez du izango Besta Batzordeak.
  • Alkoholaren neurrigabekeria kaltegarria da osasunarentzat. Izan arduratsu edateko tenorean.
  • Ordenean eta euskal jantziarekin desfilatu.
  • Debekatua da gurdietan igotzea.

KABALKADAREN ORDENA

Bidasoako Txanranga Joaldunak

Zigante eta Buru Handiak

Gaiteroak

Auzapezaren eta apezaren zalgurdia

Txistulariak

Hendaiako Mutxiko Elkartea

Irungo Herriaren karroa

1 / Luixo elkartea, gaia: 45 urtez dantzan Luixarekin (Elutxa banda)

2 / Akelarre elkartea, gaia: Azterketak Euskaraz (Koskola banda)

3 / Hendaiako Gazteriaren eta Teknologia Digitalen Saila, gaia: Herri kirolak (Gauerdi banda)

4 / Euskal Dantza elkartea, gaia: Dantzan dabiltzan ardiak (Oria banda)

5 / Elgarrekin Bestak elkartea, gaia: Hendaia, itsasoa eta mendiaren artean (Tximeletak banda)

6 / Lagun Taldea elkartea, gaia: Pellotek balea menderatzen du (Los Incasables banda)

7 / La Bande à Sorgina elkartea, gaia: Erromes maskorra (Pasai banda)

8 / Pausukoak elkartea, gaia: Eguzkilore (Deiadar banda)

9 / Etxekoak elkartea, gaia: Arrantza etxola (Ezkabarte banda)

10 / Hendaye Futsal elkartea, gaia: Piperade island (Igandea banda)

11 / Les Fêtards elkartea, gaia: 7 probintziak (Aramangelu banda)

12 / Zarpai Banda elkartea, gaia: Hendaiako tranbia (Zarpai Banda)

2026ko HIRI BESTA LASTERKETA

Hendaiako Udalak kirol oinetakoak janztera gonbidatzen zaituzte Hiri Besta lasterketa tradizionalaren 2026ko ediziorako! Korrikalari amateurra izan, lehiakide trebatua izan, edo familian korrika egiteko gogoa izan, zatozte kirol une nagusi hau partekatzera, giro paregabean.

Abuztuaren 7an (ostirala): gazte eta helduak. Hiru ibilbide aukeran, hiri-barnetik abiatuz (elizaren aitzinean):

  • 19:00 : 10 km (16 urte gutxienez)
  • 19:05 : 5 km (14 urte gutxienez)
  • 19:10 : 3 km (12/13 urtekoentzat bakarrik)

Ibilbidea: korrikalariak hiri-barnetik abiatuko dira Gaztelu Zahar karrikarantz, eta ondotik Jaizkibel, Elizako, Merkatuko, Salvador Allende karrikak hartuko dituzte, gero hilerriko espaloia, Gaztelu Zahar karrika, trinketeko eskailera Beltzeneko zubirantz, B. Lizarazu kirol-zelaiaren itzuli bat eginen dute, Pausurantz abiatu aitzin, bi zubixketatik eta Bidasoako bide gorritik pasatuz.
5 km-ko ibilbiderako, gibelera itzuliko dira 2. zubixkan, Santiago zubia aitzin.
10 km-ko ibilbiderako, gibelera itzuliko dira Pausuko frontoian.
3 km-ko ibilbiderako, korrikalariak Txingudiko badiarantz joanen dira B. Lizarazu kirol-zelaitik ateratzean. Gibelera itzuliko dira Mazpila karrikaren heinean.

Abuztuaren 8an (larunbata): Ttipiak (5-11 urte)

11:30 : ttipienentzako ibilaldi berezia, Gaztelu Aretoaren eta Errepublika plazaren artean.

Izen-emateak & bizkarrekoak

Linean: zure izena dagoeneko eman dezakezu www.pb-organisation.com webgunean.

Bertan (egunean berean, 17:30etik goiti, tokiak gelditzen badira) eta bizkarrekoak Gaztelu Aretoan hartu.

Bizkarrekoak aitzinetik hartzeko: abuztuaren 5 (asteazkena) eta 6an (osteguna), Gaztelu Aretoan (ordutegia lasterketa baino 10 egun lehenago jakinaraziko da).

Haurrentzat: argibideak eta izen-emateak bertan, larunbat goizean, 10:30etik landa.

 

Navigation de l’article