Hiriak USSBN formakuntzak diruztatzen ditu

2024 udarako igerikari salbatzaileak enplegatzeko xedez, Hiriak “Les Corsaires” (Kortsarioak) itsasbazterreko sokorri elkarteak antolatutako formakuntzak proposatzen ditu.

Hendaiako hiriak bere hondartzaren zaintza antolatzen du udan bi sokorri postuei (Dunbarrietako hondartza eta hondartza nagusia) eta Departamenduko Sute eta Sokorri zerbitzuak (SDIS64 ) enplegatutako salbatzaileei esker.

Aurten, hondartzaren zaintza eta ibiltzaile desberdinen segurtasuna ezin hobeki segurtatzeko (Dunbarrietako hondartzan eta hondartza nagusian), Hiriak Uretako segurtasun eta sorospen Brebeta nazionala (USSBN) diruztatzea erabaki du. Diploma honi esker, igerikari salbatzaileek hondartza publikoak zaintzeko baimena dute.

Frédéric Tranche hiriko segurtasunaren ardura duen auzapezordeak dioenez, “igerikari salbatzaileen enplegatzeari lotutako erronkei era erakargarri eta egokian erantzutean datza hiriaren xedea”, hondartzaren zaintzarako dispositibo egonkor bat bermatzeko. Halaber, animatzen diren gazteak diruz laguntzean ere datza, formakuntza honen kostua oztopo bat izan daitekeelarik”.

Izena emateko bideak

Laguntza hau formakuntza bide osoa diruztatzean datza: USSBN, 1. eta 2. mailako Lehen Sokorrietako taldekako formakuntzak, Itsasbazterreko USS (Uretako salbatzaile sokorritzailea), 10 bat gazteentzat.

Diru laguntza zuzenki bidaliko zaio hartzaileari, gazteak bere formakuntza bidearen eta azterketan aurkeztu delako ziurtagiriak Herriko Etxean erakutsiz gero. Behin-behineko laguntza bat da, urtekoa eta berriztaezina.

Laguntza honen truk, gazteek Hendaiako hondartzan salbatzaile gisa lan egitea hitzematen dute bi udetarako.

Hendaian bizi diren 17 eta 30 urte arteko gazteek, edozein izan dadin beren egoera (unibertsitateko ikasle, ikastun, lizeoko ikasle, enplegu galdegile…) laguntza hau baliatzen ahalko dute txosten bat eta motibazioak aurkeztuz gero.

Egutegia

USSBN formakuntzaren hastapena, urriaren 3an, asteartea, 19:30ean, Azkaineko igerilekuan. Egun hartan, izen emateak burutuko dira eta igeriketarako eta uretan ibiltzeko mailak aztertuko dira.

  • 1. mailako Lehen Sokorrietako taldekako formakuntza, 2023ko urriaren 23tik 27ra
  • Formation PSE2 du 18 au 22 décembre 20232. mailako Lehen Sokorrietako taldekako formakuntza, 2023ko abenduaren 18tik 22ra
  • USSBN azterketa 2024ko martxo hastapenean

Argibideak eskatu 06 27 06 14 66 zenbakira deituz edo helbidera idatziz

Navigation de l’article