Hizkuntza Jokoak

Hurrengo gaualdiak: 2019ko urriaren 3an, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean (ostegunarekin), 18 :30ean, Ondarraitz klubaren egoitzan


Hendaiako Herriko Etxeko Gazte Informazio Bulegoak hizkuntza jokoak antolatzen ditu, parte hartzaileen arteko topaketak errazteko eta hizkuntza-adierazpena bultzatzeko, modu dibertigarrian eta giro goxoan.

Hizkuntza joko hauek hilabetean behin programatuak dira, Ondarraitz klubaren egoitzan. 2 ordu inguru irauten dute. Dohainik dira. 

3 modu parte hartzeko

1) Langileak

Arratsaldearen antolakuntza orokorrean lagundu: mahaiak eta aulkiak jarri, parte hartzaileei harrera eta harrera egin, informazioa eman, bildu…

2) Erraztzailea edo animatzailea

Gutxienez ordu batez, zuk aukeratu joko edo animazio bat animatu, zure ama hizkuntza ikasten duen talde baterako.

3) Parte hartzailea

Proposatutako talde jarduera batean parte hartu, zure hizkuntza gaitasunak hobetzeko.

4) Edo hiruak

Nahi baduzu, gaualdien arabera edo gaualdi berean, modu ezberdinez parte hartzen ahal duzu, adibidez ordu batez talde bat animatuz eta hurrengo orduan, talde batean parte hartu, zure atzerriko hizkuntza praktikatzeko…

Gaualdi horiei esker, parte-hartzaileek hizkuntza gaitasun berriak garatzeko edo ikasitakoa praktikan emateko aukera izanen dute.

Galdetegia linean

Otoi har itzazu minutu batzuk galdetegia betetzeko (leiho berria) 

Talde bat animatu nahi duzu?

Zure ama hizkuntzan talde bat animatzeko prest?

Zailtasunak topatzen badituzu, Gazte Informazio Bulegoko lan taldeari erran, otoi! Hor dituzu, xehetasun gehiago behar baduzu.

 

Gazte Informazio Bulegoko lan taldea
Portuko karrika, 15
Telefonoa :
+33 (0)5 59 20 41 41
Helbide elektronikoa: bij@hendaye.com

Gazte Informazio Bulegoaren zerbitzuei buruzko orria kontsultatu

 

IRUDI BATZUK

Navigation de l’article