Homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna

Maiatzaren 17 honetan, astelehenarekin, 60 herrialdek dute LGBT fobien aurkako eguna ospatzen. Horren bitartez ospatu nahi dute 1990ko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea jadanik buruko eritasun gisa ez hartzea erabaki izana. Harrezkero, data horrek aukera ematen du lesbianek, gaiek, bisexualek, transgeneroek, intersexualek eta bestelako genero nortasun edo adierazpenak dituzten gainerako guztiek oraindik ere jasatzen dituzten indarkeri eta bereizkerietaz ohartarazteko eta haien aurka borrokatzeko.

Nor bakoitzari bere lekua atzemateko eta osoki loratzeko aukera emanen dion gizartea sines liteke. Halatan, bada, udala ere lotzen da borroka horretara eta, egun horretarako, herriko etxearen balkoian, ortzadarraren koloretako ikurrina zintzilikatu du.

Herrian jendeari aditu eta sostengua emateko harrera gune bat sortu da

Herriarekin egin partzuergo baten barnean, LES BASCOS LGBTQI elkartearen gizarte guneak harrera eta aditze zerbitzu bat emanen du, maiatzaren 21etik goiti, isilpekotasun osoz eta urririk. Hitzordua hartu behar da aitzinetik eta harrera Hen-daiako baserrien karrikaren 2an, Partxetegia egoitzan eginen da, ostiraletan, 14:00 orenetatik 17:00 orenetara.

Elkarte horrek LGTQI jendeen eskubideak aldezten ditu eta homofobia, transfobia eta bereizkerien aurkako borroka darama, Hendaiako Herriaren berizkerien aurkako borrokarako programarekin elkarlanean.

Harremanetarako: 07 83 02 18 27 – E-helbidea:

Navigation de l’article